04.12.2012 Views

PDF bertsioa jaitsi - Revista Consumer

PDF bertsioa jaitsi - Revista Consumer

PDF bertsioa jaitsi - Revista Consumer

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

46

1_

1_Deiei erantzutea Bezeroen arreta zerBitzutik

Bezeroen Arreta Zerbitzua (S.A.C.) EROSKI-ren egoitzatik hurbil dago,

koordinazio lana errazteko. Kontsumitzaileak deitzen duenean

zerbitzua martxan jartzen da bere eskakizunari ahalik eta azkarren

erantzuteko eta ahalik eta egokien, jakina. Goizeko 9:00etatik

gaueko 22:00ak bitartean ehundaka dei jasotzen dira. Horietatik %

83a ordutegiak ezagutzeko galderak izaten dira, EROSKI-ren saltokietako

telefono zenbakiak jakiteko, bezeroen etxeetara salgaiak

eskura emateko zerbitzuaren berri jasotzeko, oferta berezien informazioa

eskuratzeko edo produkturen bat nola aldatu behar den

jakiteko. Era horretako dudak atoan erantzuten dira baina beste

batzuk, produktuen inguruko erreklamazioak edo galdera zehatzagoak

ez dira hain erraz erantzuten. EROSKI-ko sail desberdinen arteko

elkarlana eskatzen dute horiek.

2_Barne kuDeaketa hasten Da

Arreta zerbitzuak jaso duen deiak EROSKI-ren produktu batekin zerikusia

duenean, zapore arraroa duelako edo etiketa zalantzagarria,

adibidez, Laobrategiak esku hartzen du. ENAC erakundearen bermea

du EROSKI-ren Laborategiak eta analisi mikrobiologikoak eta nutrizionalak

egiteko eskumena du, beraz. EROSKI produktuen kalitate

maila bermatzeko ezinbesteko lana egiten du. Eskuineko irudian,

Goizane Lizarralde ikusten dugu, Kimikako Laguntzaile Teknikoa.

Azukre maila neurtu behar zaion produktuaren lagina du eskuan.

2_

3_

Nola

dabilen?

Honela!

4_

3_erantzuna, saltokietatik

Hipermerkatuetako gerenteak eurak

edo lurralde bakoitzeko hipermerkatuetako

arduradunak jartzen

dira zuzenean bezeroekin harremanetan

jaso den deiak garrantzi edo

pisu berezia duten zenbait kasuetan.

Arazoren bat etxera eraman beharreko

salgaietan, produkturen bat

falta dela... halakoak. EROSKI-ren

sakelako telefonoen zerbitzuarekin

zerikusia duen guztia ere hortik

bideratzen da eta baita EROSKI-ren

Visa Txartelarekin harremana duen

oro. Ezkerraldeko irudian, Anabel Zarikiegi

ikusten dugu, Iruñeako EROSKI

hipermerkatuaren arduraduna, bezero

batekin telefonoz hitz egiten.

4_eroski ProDuktuen saila

EROSKI-ren Laborategiak eta Bere

Marken Sailak koordinatuta lan egiten

dute EROSKI produktuen inguruko

kezkak eta arazoak konpontzeko.

Argazki honetan Ainhoa Markinez

eta Rebeca del Palacio, EROSKI-ren

Markako Teknikoak ikusten ditugu.

Bezero batek galdera egin du, ez dakiela

nola garbitu ehun leun-leuna

eta hori argitzen ari dira. EROSKI-ren

egoitza nagusira joan dira, ehunak

gordetzen diren biltegira eta produktuaren

fitxa eskuan, bezeroak eskatu

duen informazioa bildu dute.

5_

5_Bezeroari ematen zaion

erantzuna

Behin zerbitzu honek bezeroak

eskatutako informazioa

lortu duenean, deia itzultzen

dio, beti ere tratu pertsonala

ahaztu gabe. Helburua, 48

ordutan bezeroaren eskakizunari

erantzuna ematea da,

nahiz eta dudak konplikatuagoak

direnean edo ekoizleek

eman behar duten informazioarekin

zerikusia dutenean

epe hori luza daitekeen, baita

35 eguneraino ere. Asko

ikasten du EROSKI-k bere bezeroen

proposamenekin eta

bere produktu zein zerbitzuak

hobetzeko erabiltzen ditu.

47

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!