04.12.2012 Views

PDF bertsioa jaitsi - Revista Consumer

PDF bertsioa jaitsi - Revista Consumer

PDF bertsioa jaitsi - Revista Consumer

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

8

Bartzelonan Burgosen halako hiru

ordaintzen dute maila ertaineko familiek

familiek (589 batean eta 181 bestean)

balioa biderkatu egiten da zerga-tasa jakin batekin

(2/2004 Errege Legegintza Dekretuak, martxoaren

5ekoak, ezartzen ditu tasa horren gutxienekoak

eta gehienezkoak; dekretu horren bidez

onartzen da Tokiko Ogasunak arautzeko Legearen

testu bategina).

Udalek zerga-tasa handiagoa edo txikiagoa

ezartzeak ez du esan nahi zerga-ordaintzaileak

kuota handiagoa edo txikiagoa ordainduko duela.

Katastroaren balioa ere kontuan hartu behar

izaten da hori kalkulatzeko. Donostiak, esaterako,

beste hiriek baino zerga-tasa txikiagoa du, baina

erdi mailako familia baten kuota 363 eurokoa da,

hiru garestienetako bat. Zerga-tasa handiena, berriz,

Bilbok dauka, baina erdi mailako familiek 292

euro ordaintzen dute, hiririk garestienetan egiten

dutenaren erdia (Bartzelona, 589 euro). Bilbon,

urteak daramatzate katastroaren balioa eguneratu

gabe (1970-1978ko txostenetan egin zuten

azkenekoz), eta ez datoz bat merkatuan duten balioarekin;

horregatik, ohi baino zerga-tasa handiagoak

ezartzen dituzte hori orekatzeko.

Zer eskubide dauzka

zerga-ordaintzaileak?

Zergak ordaintzerakoan, betebeharrak ez ezik, eskubideak

ere badauzka herritarrak, baita Ondasun Higiezinen Zergari

dagokionez ere. Zerga-ordaintzaileak honetarako eskubidea du:

Katastroan behar bezala deskribatuta ager daitezen haren

jabetzakoak diren ondasun higiezin guztiak: bai haien

ezaugarri fisikoak, bai juridikoak eta bai ekonomikoak.

Haren ondasunak egoki balioetsiak egon daitezen, Legeak

dioen bezala.

Jakinaraz diezaioten, garaiz eta behar den eran, zer katastrobalio

duten haren ondasunek, behin balorazio kolektiboko

prozesu orokorrak egin ondoren, prozesu partzialak egin

ondoren edo balorazio kolektiboko prozedura sinplifikatuak

egin ondoren.

Balorazioa egiterakoan zer elementu eta irizpide erabili

dituzten jakiteko.

Jakinaraz diezaioten balio-aldaketa bat gertatu dela,

bai lehen aipatu ditugun egokitzapenen ondorioz, bai

Katastroak egindako prozeduren ondorioz.

baina, urtetik urtera Zergatik

igOtZen da OHZren kuOta?

Udal batek etxebizitzaren arloan zer zerga-politika

daraman eta zenbateko zergak ezartzen dituen

jakiteko, norbere etxebizitzak zer katastrobalio

duen ikusi behar da lehenik, eta udalak

zenbateko zerga-tasa ezartzen duen. EROSKI

CONSUMER-ek argibideak eskatu dizkie etxebizitza

eta zerga arloko hainbat adituri, eta horien

esanetan, zerga-tasaren berri jakiteko, portzentajeak

ezarri behar zaizkio kuotari, eta udalak

dituen gastuen eta diru-sarreren kalkulua egin

behar da. Hori horrela dela jakinik, errazago uler

liteke zergatik udal batzuek % 30 igotzen duten

zerga-tasa urte batean, eta zergatik ez duten ia

aldatu ere egiten beste zenbait urtetan.

Baina orduan, zerga-tasa aurreko urtekoaren antzekoa

bada, zergatik igotzen da OHZ? Katastrobalioak

izaten dituen aldaketen eraginez gertatzen

da hori. Eta zerk eragiten du katastro-balioa

aldatzea? Merkatuko balioek urteetan izan duten

bilakaeraren ondorioz alda daiteke katastroaren

balioa, edo diruak balioa galdu duelako, edo hirigintza-plangintza

moldatu dutelako, edo eraikinaren

erabilera aldatu delako, edo aldaketa fisikoak

egin zaizkiolako higiezinari (zerbait berria

eraiki, zaharberritu, bota…).

GEHIAGO JAKITEKO

www.consumer.es

Zer hobari ezartzen

dituzte udalek?

Familia ugariak: Familia-nukleoa

zenbat seme-alabak osatzen duten

eta etxebizitzak zer katastro-balio

duen, horren araberako beherapena

egiten dute. Hiri gehienetan,

ez dute beheratzen ordaindu

beharreko kuotaren % 90 baino

gehiago. Beste hirietan ez bezala,

Iruñean ez dago gisa horretako

hobaririk.

Babes Ofizialeko Etxebizitza:

Etxebizitza mota horiei ere

gutxitu egiten diete OHZ; guk

aztertu ditugun hiri guztietan,

% 50erainokoa izan daiteke

beherapena.

Eguzki-energiari etekin

termikoa edo elektrikoa

ateratzeko sistemak: Euren

etxebizitzetan era horretako

sistemak jartzen dituzten familiek

% 50eko beherapena izaten dute

zenbait hiritan (Bartzelona, Bilbo,

Gasteiz, Kordoba eta Sevilla).

Madrilen, % 40rainokoa izan

daiteke, Zaragozan % 20rainokoa,

eta Malagan, % 15erainokoa.

Diru-sarrerak: Familia-unitateak

etxebizitza bakarra badu –ohiko

etxebizitza–, eta diru-sarrerak ez

badira 21.000 eurotik gorakoak,

OHZ gutxitu egiten dute Gasteizen,

eta berdin gertatzen da Granadan;

han, dena den, etxebizitza

bakarraren baldintza ez ezik, beste

bi hauek ere bete behar dira:

diru-sarrerak ez dute izan behar

Lanbidearteko Gutxieneko Soldata

baino 1,5 aldiz handiagoak (hilean

633,30 eurokoa da soldata hori),

eta etxebizitzaren katastro-balioa

ezin da izan 50.000 eurokoa baino

gehiagokoa.

Alokairua sustatu: Donostian,

% 25eko beherapena egiten diote

Etxebizitza Hutsen Programan

izena ematen duen etxejabeari, eta

Gasteizen, % 50eko beherapena.

Euskal Autonomia Erkidegoan

jarri dute abian programa hori,

eta hutsik dauden etxebizitzak

merkatura atera daitezen lortu

nahi dute, alokairuan emateko.

Bilbon, berriz, % 90eko hobaria

ematen diete Zazpikaleetako

higiezinei (Alde Zaharrekoei, alegia),

baldin eta eremu horretarako

prestatu duten Zaharberritze Plan

Bereziaren arabera zaharberritu

badituzte. Granadan eta Burgosen,

azkenik, beherapen txiki bat egiten

dute ordainagiri hori bankuan

helbideratzeagatik: % 2koa

Burgosen eta % 5ekoa Granadan.

sakonean

Ohz

Etxebizitza hutsei ezartzen

zaien gainordaina: arautua,

baina ez da kobratzen

Tokiko Ogasunak Arautzeko Legeak

72. artikuluan esaten duenez,

etxebizitza gisa erabiltzeko diren

higiezinak hutsik badaude modu

iraunkorrean, udalek % 50erainoko

gainordaina ezarri ahalko diete

(zergaren kuota likidoari dagokion

kopurua hartzen da aintzat % 50

hori erabakitzeko). Legeak aukera

hori onartu duenetik, udal asko

agertu dira hori egitearen alde, eta

udal-araudiak ere moldatu dituzte

batzuek: A Coruña, Bartzelona,

Sevilla, Gasteiz eta Zaragoza. Gehienek

% 50eko gainordaina ezartzea

erabaki zuten, Zaragozak % 10ekoa

eta A Coruñak % 25ekoa.

Alde agertu arren, ordea, udal

horiek ez dira hasi legea ezartzen,

oso zaila gertatzen baita guztiz

zehatz defini-tzea zer den etxebizitza

bat.

9

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!