04.12.2012 Views

PDF bertsioa jaitsi - Revista Consumer

PDF bertsioa jaitsi - Revista Consumer

PDF bertsioa jaitsi - Revista Consumer

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

26

psikologia

psiKoterapeuta auKeratZea

PSIKIATRA ETA

PSIKOLOGO ARTEAN

Tratamendu bat hasterakoan,

argi eduki behar da zer alde

dagoen psikiatra baten eta

psikologo baten artean. Bi

horiek jardun ohi dute psikoterapeuta

moduan.

Psikiatra medikua izan ohi da,

medikuntzaren adar horretan

espezializatu dena; psikologoak,

berriz, Psikologia ikasi

du. Psikiatrak soilik egin ditzake

psikofarmakoen errezetak.

Psikiatriak buru-nahasmenduen

arrazoi organikoei erreparatzen

die, eta psikologiak,

berriz, faktore psikologikoei

ematen die garrantzia (zer

heziketa jaso den, zer harreman

sozial ditugun, pertsonak nola

ikusten duen bere burua, nola

eragiten duten sentimenduek

eta emozioek…). Sarri askotan,

psikologoa arduratzen da

tratamendu psikoterapeutikoa

egiteaz, eta psikiatrak medikazioa

kontrolatzen du, halakorik

behar izanez gero.

terapiak zer eman dezakeen, zenbat

iraun dezakeen eta –hori ere bai– zer

prezio duen. Gaur egun, mutualitateek

eta mediku-aseguruek doan eskaintzen

dituzte kontsulta batzuk, edo merkeago,

behintzat. Mutualitate horiekin lan egiten

duen psikoterapeuta bat hautatzea

modu egokia izan liteke prezio on samarreko

zerbitzua jasotzeko. Beste aukera

bat izaten da Gizarte Seguran-tzako

osasun-zerbitzuetara jotzea. Hor ere

eskaintzen dituzte psikoterapia saioak,

psikologoek gidatuta, baldin eta psikiatra

batek esaten badu gaixoak horren

beharra daukala.

Kontsultara doanak jakin behar du

psikoterapeutak lagunduko diola arazoak

gainditzen, baina terapia, elkarlanean

egin behar dute. Adituak emango

dion laguntzari esker, norbere burua

hobeki ezagutzen ikasiko du bezeroak,

bere bizitzan atsegin ez zaizkion alderdiak

aldatzen eta autonomoago sentitzen.

Tratamendu-eredu guztiak, berez,

egokiak dira pertsona guztientzat, baina

zenbait nahasmenduri aurre egiteko,

hobe da alor horretan espezializatua

dagoen profesional bat bilatzea, hark

jakingo du-eta zein den tratamendurik

egokiena.

tratamendu nagusiak. Behin

psikoterapeutarengana joateko erabakia

hartuta, galdera sortzen da: zein komeni

zait niri? Jende askok lagunei edo ezagunei

galdetzen die, baina kontua ez da

soilik psikoterapeuta batek zer gaitasun

dauzkan edo ez jakitea; psikoterapiaereduak

ere bat baino gehiago dira, eta

horietako bakoitzak teoria bat du oinarrian,

eta horretatik abiatuta lantzen dituzte

arazo psikologikoak.

Honako hauek dira tratamendu motarik

aipagarrienak: kognitibo-konduktualak,

psikoanalitikoak, terapia humanistak

eta sistemikoak, bakoitza bere adarrekin.

Psikologoen Elkargo Ofizialek izaten

dute maiz aholkularitza-zerbitzua,

psikoterapia moten inguruko zalantzaketa

argitzeko. Saio bakoitza 40 eta 90

euro artean kostatzen da.

kognitibo-konduktuaLa. Terapia

kognitibo-konduktualen lehen

helburua izaten da pentsamendu distortsionatzaileak

zein diren identifikatzea;

ondoren, errealitatearekin bat ote

datozen azter-tzen da, eta horien ordez,

egokitzapenaren alde egiten duten

ideiak sustatzen dira. Beste izen bat ere

ematen zaio, berregituratze kognitiboa.

Gaixoarengan zenbait trebetasun sortzen

saiatzen da, modu arrazionalagoan

interpretatu dezan bere egoera eta arazoei

aurre egiteko gai izan dadin. Terapia

mota horretan, elkarrizketa klinikoa egin

ondoren, zer lan-plangintza izango duten

erabakitzen da.

Ohikoena izaten da astean saio bat egitea,

eta tratamenduak sei-zazpi hilabete

irauten du. Terapia mota hau da guztietan

gidatuzaleena: psikoterapeutak ezartzen

du zer jardunbide eta arauri jarraituko

dion gaixoak.

psikoanaLitikoa. Inkontziente dena

kontziente bihurtzea da tratamendu horren

helburua. Eta zer da, bada, inkontzientea?

Pertsona bera ohartu gabe,

kontziente izan gabe, haren sentimenduetan,

pentsamenduetan eta jarreretan eragiten

duten faktore guztiak. Psikoanalisi

batean hasten den pertsonak, harreman

bat sortzen du espezialistarekin, eta hortik

iritsiko da bere gatazkak aztertzera,

hobeki sentitzeko eta aldatu beharreko

jotzen dituen jarrerak moldatzeko.

Eredu hori ez da batere gidatuzalea, eta

pertsona askok uste izaten dute hainbat

urtetako tratamenduaren ondoren agertzen

direla terapiaren onurak. Baina ez

da hala: eragina agudo sumatzen da.

Larrimina gutxitzen da, beste sintoma

batzuk hobetzen… Baina hobekuntza

egonkor-tzeko eta psikoanalistarekiko

lotura askatzeko, urtebeteko tratamendua

behar izaten da, gutxienez. Astean

saio bat egin ohi da, 40-50 minutukoa.

sistemikoa. Terapia sistemikoaren

oinarrian, honako ideia hau dago: norbanakoak

inguruko pertsona esanguratsuekin

dauzkan harremanek eragin handia

dute arazo psikologikoetan. Terapia horietan,

hurbileko pertsona esanguratsuak

ere deitzen dituzte saioetara (gurasoak,

lagunak, bikotekidea, eta abar).

Dena dela, ez dute derrigor joan beharrik.

Ezin joan badira, modu sinbolikoan

lan egiten da, jarleku hutsaren teknika

erabiliz, esaterako: gaixoak jokatu behar

du jarlekuan norbait balego bezala, eta

pertsona horrekin sortu zaion gatazkaren

inguruan hitz egitea izaten da helburua.

Edozein arazo lantzeko balio dute

terapia mota horiek, baina bereziki egoki

jotzen dira bikote-harremanetan edo familian

sortu diren edo sortu ziren arazoei

irtenbidea emateko.

humanista. 1960ko hamarkadan sortu

zen psikologia humanista, garai hartan

nagusi ziren bi ereduei aurre egiteko:

konduktismoari eta psikoanalisiari, hain

zuzen. Terapia eta teknika bat baino gehiago

sartzen dira eredu horren barrenean.

Ezagunenetakoa, Gestalt izenekoa

da: pertsonari ase gabe geratu zaizkion

beharrak asetzea du helburu, eta horretarako

bidea izaten da autosabotajeak

identifikatzea; hau da, pertsonak bere

buruari zer oztopo jartzen dizkion antzematea

helburu horiek lortzeko orduan.

Baina badira gehiago ere. Hor daude,

esaterako, analisi transkzionala, bioenergetikoa

–gorputza lantzen da asko–, eta

terapia humanista integratiboa, zeinaren

helburua baita gaixoak dolu terapeutiko

bat egin dezan bere gatazkagatik (izan

daiteke harreman-haustura bat, lanarekiko

itsumena, eta abar). Terapia horrek

urtebete irauten du, gutxienez.

gehiago jakiTeko

www.consumer.es

Terapia norberak bakarrik egin lezake,

bikotekidearekin, taldean edo familiarekin

27

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!