04.12.2012 Views

PDF bertsioa jaitsi - Revista Consumer

PDF bertsioa jaitsi - Revista Consumer

PDF bertsioa jaitsi - Revista Consumer

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

24

psikologia

psiKoterapeuta auKeratZea

psiKo

teRA

peutA:

zein hobe?

Guztiz triste eta babesgabe

sentitzen garenean, edo

sufrimenduak gain hartu digunean,

laguntza espezializatua bilatzea

komeni da

Bost lagunetik batek buru-nahasmenduekin

lotura duten sintomak

dauzka Espainian. Beste zenbait

arazok, berriz (segurtasun falta, herabetasuna

edo logura), patologikoak ez izan

arren, deserosotasuna eragiten diote

hainbat eta hainbat jenderi, eta sufrimendua

ere bai batzuei. Horientzat guztientzat,

laguntza profesionala bilatzea izaten

da irtenbidea, eta gai hori tabu antzera

bizi izan badugu ere zenbaitetan, gauzak

aldatzen ari dira. Beldurrek eta aurreiritziek

indarra galdu dute, eta psikologotara

edo psikiatrarengana joatea ez zaio

lotzen erotasunari. Eskaria handitzen ari

da, eta era berean eskaintza. Asko dagoen

tokian, ongi aukeratzea da lehen

urratsa, norberari zer tratamendu-eredu

dagokion asmatuko duen psikoterapeuta

hautatzea, alegia. ,

Buru-osasunaren alorreko profesionala

da psikoterapeuta (psikologoa edo psikiatra

izaten da), eta tratamendu psikologiko

bat egiteko gaitasuna ematen dio

bere prestakuntzak. Baina nola jakin

horrelako baten beharra dugula? Ameriketako

Psikologia Elkarteak (APA) dio

kontsultara joatea komeni dela baldin

eta guztiz babesgabe eta triste sentitzen

bagara luzaroan, iruditzen bazaigu ahaleginduta

ere arazoek ez dutela hobera

egiten, zail eta nekeza gertatzen bazaigu

eguneroko jarduerak egitea, beti urduri

bagaude edo norberaren kaltetan edo

besteren kaltetan diren ekintzak egiten

baditugu.

Tratamendu psikoterapeutiko bat zera

da, profesional batek egiten duen eskuhartzea,

teknika psikologikoak erabiliz.

Kaltea jasaten duenaren sufrimendua

desagerraraztea izaten dute helburu, eta

erakutsi nahi izaten diote nola eta zer

baliabiderekin aurre egiten ahal dien

eguneroko bizitzan sor litezkeen hainbat

arazori. Arrazoi askok eraman dezakete

norbanako bat (haurra, nerabea, heldua)

piskoterapeutarengana: depresioa, antsietatea,

obsesioak, trebetasun sozialen

falta edo sexu-arazoak. Baina harremangorabeherak

dituen bikote batentzat ere

aukera ona izan liteke, edo seme-alabekin

nola jokatu asmatu ezinik dabiltzan

gurasoentzat. Terapia banaka egin liteke,

bikotean, taldean edo familian.

Lehen bisita. Lehen bisitan, zalantza

guztiak azaldu behar zaizkio espezialistari.

Argi eduki behar da

Bost lagunetik batek buru

nahasmenduekin lotura duten

sintomak dauzka Espainian

25

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!