12.03.2014 Views

EUSKAL LIBURUGINTZA 1995 - Jakin

EUSKAL LIBURUGINTZA 1995 - Jakin

EUSKAL LIBURUGINTZA 1995 - Jakin

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

EUSKAL LIBURUGINTZA 1995

JOAN MARI TORREALDAI

Sailik hornituenak, ia liburu-ekoizpen guztietan, hiru hauek

izan ohi dira: irakaskuntza, haur eta gazteentzakoa, eta literatura,

nahiz eta desberdin den liburugintza bakoitzean okupatzen

duten lekua. Hona lau adibide:

Gai-multzoa Katalunia Galizia Euskal Herria Espainia

Irakaskuntza 31,5 30,4 28,0 17,8

Haur eta gazt. 16,8 10,2 24,0 8,9

Literatura 17,6 25,0 19,2 17,6

Guztira 65,9 65,6 71,2 44,3

Taula honen argitan gauza pare bat komenta daiteke:

• Espainiako kasua jarri dugu ondoan zera adierazteko,

alegia, herri hazietan gaien kontzentrazioa txikiagoa dela beti

ere. Gai askoz ere gehiagotaz idazten da, bidezkoa denez.

• Estatu espainiarreko hizkuntza periferikoetan kontzentrazio-tamaina

berdintsua dugu. Guk dugu altuena. Produkzioa

zenbat eta orekatuago, orduan eta txikiagoa hiru gai-multzo

hauen proportzioa. Seinale ontzat jo behar da iaztik hona gure

liburugintzak izan duen eboluzioa. Aurreko urtean % 78,3

izan zen hiru gai-multzo hauen pisua eta orain % 71,2 da.

• Herrialde batetik bestera gai-multzoen hierarkian bada

alderik eta berdintasunik. Hiruetan irakaskuntza-liburua dator

aurrena, nahiz eta proportzio desberdinetan produkzio bakoitzean.

Gurean haur eta gazteentzako argitalpenak datoz

bigarren lekuan: ia lau liburutik bat liburu-mota hori da. Literatura

dator bigarren lekuan bai edizio galiziarrean eta baita

kataluniarrean ere. Galiziarren kasuan lau liburutik bat literaturazkoa

da.

Gai-multzoak banan banan aztertzera joko dugu segidan,

handienetik txikienera.

HEZKUNTZA ETA IRAKASKUNTZA

Ondoko zerrendan ikus daitekeenez, bi liburu-mota biltzen

ditugu hemen: testuliburuak nagusiki bai, baina baita ere pedagogikoak,

didaktikazkoak.

87

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!