12.07.2015 Views

77389

77389

77389

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Gazteleraz: luz, gaskoieraz, lutz; frantsesez: lumièreGazteleraz: pagar, gaskoieraz, pagar; frantsesez: payerGazteleraz: rey, gaskoieraz: rey; frantsesez: roiBeraz, fonetikaren aldetik eta hitzen aukeratik ikusten da badela hispano-erromantze bat Akitaniaraino hedatu zena.Eta euskaldunok, batzuetan, hortik mailegatu dugula (kanbiatu, pakatu/pagatu).Latinaren batasuna predikatzen digutenek ez digute azaltzen nola Italieran hasieratik dialektoak badiren, edosortu diren eta siziliar dialektoa ez dutela Piemonten ulertzen, horregatik, orain hizkuntza erromanikoak dialektoitaliotetik edo italiar dialektoetatik datozela idazten da ez Erromako hizkuntza klasikotik, ahaztu gabe maila jasoanlatin klasikoa eta areago greziera hizkuntza horien iturri direla. Hain zuzen, latin dialektoen izatea ikusten daErrumaniako hiztegian: Sizilian, Korsikan eta Sardinian bakarrik aurkitzen diren hitz formak baitira hala nola limbalingua esateko, abba, aqua esateko, erran nahi bailuke erromatar legionarioak Errumaniara hiru herri horietatik etorrizirela.Erdi Aroan latin klasikoaren zaintzeko higikunde bat agertu zen, latin herrikoiaz salbatzeko eta orain, jende batzukerromantze hizkuntzen arteko komunikabide bezala, latin gaurkotua eskaintzen digute, alegia 900 milioi jendeek ulerdezaketelako. Errenazimendukoek zuten jakintzak latinari gehienik mailegatu hala nola botanikan, landareen izenak,medikuntzan gaitzen eta anatomia izenak, kimikan eta farmazian sistematika.Nolanahi azken aterpea Erromako Eliza izan du. Kristautasunaren latin liturgikoak mendebaldeko hizkuntza franko(akitaniera, iberiera, liguriera, galiera) IV.-V mendean azkenik galarazi bazituen, garai berean hizkuntzaerromanikoak eman zituen Errumaniatik Galiziaraino.Latina Vulgataren eta mezako hizkuntza izan delako, baita Europa mendebalde idatziz osoko elkar ulertzekohizkuntza nagusia izan, hamazazpigarren menderaino jakintza hizkuntza, tesi eta iker lanak latinez egiten ziren; ia,irakasten zen bakarra latina zen, bitartean mintzaira erromanikoak literaturan garatzen zirelarik. Oraindik, teologianjakin beharrezkoa dute apaizek, latina.Halaber, milioika jendeek beren hizkuntzaren ordez arabiera hartu zuten Koran sakratuaren hizkuntza zelako, bainaarabiera motak ia hizkuntza erromanikoak haina zatikatuak dira, libanoar batek nekez hitz egin bai dezake marokitarbatekin.Latina eta euskaraHiztegi honetan, gure hizkuntzak, zuzenean edo ez, jaso dituen hitzen aitak eta amak ikusiko dituzue etalatina berak ez dizu erranen berak nondik etengabeko katean mailegatu zituen hitzak. Euskarak mundu erromanikoariegokitzeko bospasei latinkada iturri izan ditu:Zuzenean. Inperio garaitik badirudi mailegatu dituela: aditu, bortu, denbora, errege, golde, lege, lore, mila,oren/ordu, portu. (orduko latinaren ahoskeraz hartuak)Beranduago: bake, barkatu, preso, tormentu, justizia.Elizaren bitartez: altare/aldare, apez, apezpiku, apostolu, arima, bekatu, bereter, birjina, eliza, gorputz, paradisu,santu, zeru (latin berantiarraren ahoskera gorde dutenak)Elizaren bitartez, baina gazteleratik: dilubio, kalbario, infernu, kanoniko, purgatorio.Elizaren bitartez gaskoieratik: kalonjeBestalde mundu osokoak bezala euskaldun botanikariek landare izenak latinez ere ikasten dituzte, baita anatomiakosistematikalariek elkar ulertzeko hizkuntza hori oraindik erabiltzen.Euskaraz auzo hizkuntzek setiatuak, kutsatuak izan gara, saiakera batean erakutsi nuen gaskoieratik euskara osoaneta euskara batuan dauden jatorri horretako ehun bat hitzek ez dutela gure hizkuntzan benetako sinonimorik.Gaztelerarekin berdin maileguen kopurua egin baledi askoz gehiago eta Iparraldean ere.Euskara ez baitzen idatzia eta irakatsia izan, Iparraldean hitz egiten den mintzaira bilduz hiztegiaren erdia frantsesezlegoke, ingelera apur batekin nahasian (bouster, pace-maker, coach, casting, feeling, jogging, round baller,skate-board, trader eta beste) eta bestalde Hegoaldean berdin gaztelaniarekin.(aktual, abismo, abrelata,absurdo,abundantzia, akzio, akordatu, akto, azertatu etc...)II

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!