12.07.2015 Views

77389

77389

77389

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Errumaniera, diglosia asko ezaguturik (greziera, turkiera, alemanera, eslaviera) eta berandu idatziak, badituoinarrizko hitz asko latin ez direnak.Latina bere idazkerarekin, bere alfabetoarekin mendebaldeko hizkuntza idatzien eredu bakarra izan da eta beharbadalehen inperio hizkuntza; hiztegiaren aldetik erakutsi du hizkuntza handi batek ez duela mailegatzeko beldurrik.Arazoa da araurik ez denean bakoitzak zernahi mailegu har lezakeela hizkuntzak jadanik bere hitzak dituelarik etaelkar ezin ulertzea gerta.Guri ere gertatu zaigu erromatarrei bezala, baina hogeigarren mendean, gure hizkuntza jakintzetara egokitzea;nazioarteko hitzak onartu ditugu hala nola „nazio“ hitza bera, baina latinak edo grezierak ez gaituzte izutu. Ingelesaaberatsa dela diotenek ez dira konturatzen ez dela germaniera familiako mintzaira garbia, haren hiztegiaren erdialatina edo Normandiako frantses zaharretik irentsi duena baita, eta denek bezala jakintza mailan greziera eredarabilela. Bestalde lotsatu gabe ingelesek hitz berrien sortzen badakite eta hitz zaharrei esan nahi berria ematen.Hiztegiaren egileaJunes Casenave Harigile Zuberoako Santa Grazin 1924. urteko apirilaren lauan sortu zen. Errejentak eta etxekoekikusi zutenean eskolatzeko hartze ona eta ikasteko gogoa bazuela. 1935. urtean, hamaika urteekin, Betharramerabigarren mailako ikasketak egitera igorri zuten Han Mikel Garikoitz santuak sortu eskolan betarramdarkongregazioko fraide izateko asmoa etorri zitzaion eta erlijio ikasketak egitera hogeita bat urteekin Palestinara,Belenera bidali eta han apaiztu; orduan, 1948 urtean Israeldarren inbasioa bizitu zuen.Betharramita anitzen gisa Aita Junes Casenave irakaslea eta kolegio zuzendaria izan zen. Euskarazko hiztegi etaikasbideak argitaratu zituen, baina batik bat, greziera frantsesa eta latina irakatsi, baita pedagogia ikastaldiakantolatu.Honela hamasei urtez Okzitanian irakaskuntzan egon zen batik bat Limótges hirian eta hamazazpi urtez Donapaleun.Zazpi urteez eta baccalauréat lortu arte latina ikasi zuen. Halere apaizgaitegian ez zen Iparraldean, latinaHegoaldean, eta Erroman bezain nagusi. Noizbehinka, fraidetu nahi zirenek, beren artean latinez mintzatzen ziren etairakasleek zioten euskararen jakiteak latina egiten laguntzen zuela.Osorik latinez ziren ikasketak teologia eta filosofiazkoak ziren eta gai horietako txostenak latinez egin beharziren. Horrek lagundu zuen aita Junes Casenave Harigile, geroago, letretan ikasia, kolegioetan latina irakasten.Santa Grazi sorterrian euskara arkaiko eta horregatik aberatsa hitz egiten da; Euskal Herrira itzuli zeneanamak zekien hüskara eder hori biltzeko astia izan zuen eta harengandik etnologiazko jakituri franko ikasi, hala nolasenda belarren jakintzaz.Euskara dela-eta, nahiz irakaskuntzak hertsiki lotua, duela ia berrogei urte hasi zen idazten hogeitik gora pastorala,Testamentu berria zubereraz itzuli, elizarako beste hiru euskal liburu, bi olerki bilduma, hiru ipuin bilduma, bisaiakera, horrela lehenik 1982.urtean euskaltzain urgazle izendatu zen eta 2000. urtean Ohorezko euskaltzain.Latina-Euskara hiztegiaOndotik datorren hiztegia ez da ikerlari miniaturista edo aurrelarientzat egina hitz bakoitzarentzat ez baitu erratennork, noiz erabili duen, hori lau lagunen artean egiteko lan itzela bailitzateke, ez da ere idazle onen hiztegiaaipamenekin, liburu hau zerbait latin dakiten edo ezagutu nahi dutenen hastapen bat da.Egileak berak erranik latin herrikoiak eta arkaikoak bazter utzirik, bakarrik latin klasikoaren hiztegi bat antolatzenibili da. Sarritan, latin hori ez da hizkuntza erromanikoen oinarrizko hiztegiaren iturri bakarra, ez eta soldaduek etaitaliar kolonoek ekarria, halere orokorki zerbait ikusteko dute mintzaira horiek, maila apalean ere latin klasikoarekin,baina klasiko hori jakintsuen eta eskolatuen hitz iturri handiena izan da grezierarekin. Euskarak ere maila jasohorretatik hitzak hartu ditu.Junes Casenavek argitaratu dituen liburuak ia denak euskaraz daude. Sakonki ezagutzen duen zubereraz gehienak,baina euskara batuan ere trebea beraz gure hizkuntzaren ezagutzaz hiztegian sinonimoak ere ematen dizkigu.Hiztegi hori izan bedi bide xumea Antzinateko pentsamenduaren hobeki sakontzeko eta latinari zor diogunaaitortzeko.Txomin Peillen euskaltzainaIII

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!