19.09.2015 Views

KREDO

Kredo edo sinhesten dut esplikatua (PDF, 4,17 MB) - Euskaltzaindia

Kredo edo sinhesten dut esplikatua (PDF, 4,17 MB) - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Gure idazleak bazuen beste anaia bat apaiza, Martin zeritzona, Hazparneko

misionesta eta gero Belokeko Beneditarren sortzaile eta baita

monasterioko priore ere izan zena. Beneditar sartzean Damian izena

hartu zuen. Gure liburuaren hitzaurrean bada alusio bat anaia honi

buruz.

Lapeyre-k, segur-aski, Seminariotik ekarriko zuen, beste askok bezala,

euskara lantzeko lehen hazia edo grina. Ezagunak izango zituen,

beharbada, lehenagoko idazle batzuen zenbait lan ere; baina, damurik,

horretzaz ez dakigu ezer.

Hona hemen, labur, gure Lapeyre-ren «curriculum vitae»: Azkaineon

jaio (1840-IV-30). - Apaizgintza, 1863-V-30. - Uztaritze-n. koadjutore.

- Baionan, San Leon (gero San Luis Gonzaga deitua) kolejioan

Filosofi irakasle, 1864. - Bidart-eko erretore (l871-XI-17).­

Baionako Camp de Prat zahartegiko kapeilau, ohorezko kalonje eta Conferences

Ecclesiastiques direlakoen Zuzendari nagusia (1889-11-10).­

Heriotzea, 1893-111-23.

2

LAPEYRE-REN EUSKAL LANAK, ETA, BEREZIKI, KREDO

1892an liburu bat argitaratzen da Baionan: Hazparneko Kalbarioa.

Zenbait apaizen predikuak datoz bertan: Arbelbide, Zanzinena, Choribit,

Abbadie, Bastres. Horien artean bi gure Lapeyre-renak: «Jesus OHbetako

baratzean» eta «Jesus Judasez saldua».

Lapeyre-ren beste lana hemen bir-argitaratzen dugun hauxe da:

Kredo edo Sinhesten dut Esplikatua J Baionan 1891an agertua. Beraz,

bestea baino urtebete lehenago.

Liburu honi buruz piska bat xehekiago mintzatu beharra daukagu.

LIBURUAREN

BEREZGARRIAK

1891. urtean inprimatzen da Baionan, andre Lamaignere alargunaren

moldetegian, Jacques Laffiteko karrikan, 9 (hala dio barneko

azalak).

Liburuaren neurriak: 175 X 119. Luze-laburrez aski tarrotua:

438 orrialde ditu. Liburua lau zatitan zatitua dago. Kapituluak orotara

60 dira. Axularren Gero-k ere 60 kapitulu ditu, baina Lapeyre-renak

gehienetan laburragoak dira.

8

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!