02.03.2014 Views

Bizkaiko Golkoko itsas biodibertsitatearen Gida - Aviso sobre ...

Bizkaiko Golkoko itsas biodibertsitatearen Gida - Aviso sobre ...

Bizkaiko Golkoko itsas biodibertsitatearen Gida - Aviso sobre ...

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

KONTSERBAZIORAKO INTERESEKO ESPEZIEAK

2.2. ARRAINAK

Itsas lanproia (Petromyzon marinus)

Suge-itxurako arraina da; eskeleto kartilaginosoa du, eta bentosa-formako ahoa.

Itsasoko arrain eta ugaztunen kanpoko bizkarroia da eta, izokinaren antzera, itsasoan bizi

da, baina, ur gezatan ugaltzen denez, udaberrian ibaietara migratzen du. Bada beste antzeko

espezie bat, ibaietako lanproia (Lampetra fluviatilis), itsasora migra dezakeena, izenak

bestelakoa adierazten badu ere. Bentosaren tamainaz bereizten dira, ibaikoarena itsasokoarena

baino txikiagoa baita.

Ekialdeko Atlantikoan, espezie hau Afrikako iparraldetik Norvegia, Islandia eta Barents

itsasoraino azaltzen da, Bothia-ko golkoan izan ezik. Mediterraneo itsasoan ere agertzen

da, ekialdeko Mediterraneoan eta itsaso Beltzean izan ezik. Mendebaldeko Atlantikoan,

Labrador penintsulatik Florida eta Mexikoko golkoko iparralderaino azaltzen da. Ontario

aintziran ere berezko espeziea da.

Gehienez ere 120 zentimetroko luzera izan dezake, baina, normalean, 75 eta 90 zentimetro

arteko luzera izaten du. Grafiko honetan espeziearen bizi-zikloa adierazten da:

Itsasoko

fasea

Itsasorako migrazioa

Iraila-abendua

Metamorfosia

3-4 hilabete (uztaila-urria)

(tenperaturaren arabera)

20-23 hilabete

200-300 m hondoetan

Dieta hematofagoa

4-5 urte. Hondar eta

legar artean ezkutatuta.

Itsua, 10-20 cm. Iragazlea

(diatomeoak, bestelako

alga batzuk...)

Ibaietako

fasea

Sexu-heldutasuna

Errunaldi-garaia

Ibaietarako migrazioa

Otsaila-Maiatza

Apirila-Ekaina

150.000-300.000 arrautza

Hil egiten dira

Espezie honi buruzko aipamen berri gutxi dago Euskadiko kostako uretan eta, ia ez da

azaldu haren hozkadaren marka duen arrainik. Galizian oraindik ere harrapatzen da, oso

arrain preziatua baita. Hala ere, Bizkaiko golkoan itsasoratzen diren ibaietan gero eta

urriagoa da, oztopo fisikoak ugaritu (presak eta bideratzeak) eta kutsadura gehitu egin

baitira. Hori dela eta, Frantzian espezie biak Kaltebera gisa sailkatuta daude, eta Europan

(Habitat-Arteztaraua), tokiko babes-neurriak behar dituzten espezieen artean sailkatuta

(II. Eranskina). Bernako Hitzarmenean ere sailkatuta dago.

135

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!