02.03.2014 Views

Bizkaiko Golkoko itsas biodibertsitatearen Gida - Aviso sobre ...

Bizkaiko Golkoko itsas biodibertsitatearen Gida - Aviso sobre ...

Bizkaiko Golkoko itsas biodibertsitatearen Gida - Aviso sobre ...

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

BIZKAIKO GOLKOKO ITSAS INGURUNEA

katu egiten da. Nolanahi ere, mekanismo horiek oso urtarokoak dira euskal kostaldean,

eta urtaroen tenperatura-zikloaren aldagaiak oso ondo erakusten du urtaroko izate

hori, baita estratifikazio-egoeren eta nahaste bertikalen segida ere.

Neguan, azaleko urak hoztu eta haizeak turbulentzia sortzen duenez, nahaste bertikaleko

prozesuak eta neguko homogeneizatzea izaten dira. Aurreko urteko gertaera ozeanikometeorologiko

guztien balantzeak eta osatzen duten nahaste-geruzaren lodierak uren

propietateak baldintzatzen dituzte, eta urteko zikloaren abiapuntu izaten dira.

Udaberrian, eguzki-erradiazioa iraunkorragoa eta indartsuagoa da, eta azaleko urak berotzen

hasten dira. Tenperatura igotzeak eta turbulentzia jaisteak ur-zutabea estratifikatzen

eta egonkortzen laguntzen dute. Ingurune-baldintza horiei esker, eta dauden mantenugaiek

eutsita, lehenengo planktona azaltzen da. Plankton horrek beste prozesu

batzuen segida eragiten du; hala nola, zooplanktona garatzea eta zenbait arrain-espezie

sardetan biltzea errunaldirako.

Estratifikazioa udaberriaren zati handi bateko, udaldiko eta udazken hasierako ezaugarria da.

Udan haizeak ahulak izaten dira gehienetan, brisa-erregimenari lotuak. Azaleratzearen eta

hondoratzearen balantzearen ondorioz, termoklinaren eta termoklinari loturiko mailen igotze-

eta hondoratze-norgehiagokak izaten dira; esate baterako, azalaren azpiko klorofilaren

gehienezko maila, udaldiko estratifikazio-egoeraren ohiko erakusgarria.Termoklina igo eta

azalaren azpiko mailetako produktibitatea suspertzeaz gain, Bizkaiko golkoko hego-ekialdean

azaleratzea eragiten duten haizeek estratifikazioa eta egonkortasun bertikala irautea dakarte,

haizeok arinak eta alaiak baitira. Egoera hori oso ona da espezie askoren garapenerako;

esate baterako, antxoaren larba eta hasiera faseetarako.

© Ministerio de Medio Ambiente

Meteosaten irudia. 2002ko urriaren 10ean, 01:00etan

Imagen del Meteosat del 10 de octubre de 2002, a las 01.00 horas

33

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!