02.03.2014 Views

Bizkaiko Golkoko itsas biodibertsitatearen Gida - Aviso sobre ...

Bizkaiko Golkoko itsas biodibertsitatearen Gida - Aviso sobre ...

Bizkaiko Golkoko itsas biodibertsitatearen Gida - Aviso sobre ...

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

BIZIA BIZKAIKO GOLKOAN

Chthamalus stellatus-Patella depressa komunitatea (goi-mareartekoa)

Aurrekoen azpian daude justu, eta eguneko batez besteko mareek estaltzen dute inguruan.

Oso arruntak dira kostalde osoan, eta, aurrekoen moduan, haien osaera eta kopurua

aldatu egiten da inguruak olatuekiko duen babesaren arabera. Chthamalus stellatus

izeneko zirripedioak estalita egotea bereizten du, eta moluskuak (Littorina neritoides eta

Lasaea rubra), anfipodoak (Tanais dulongii, Hyale perieri) edo Lithophyllum tortuossum

eta Caulacanthus ustulatus algak ere aurki daitezke. Karramarro beltzak ere ohikoak dira

(Pachygrapsus marmoratus).

Corallina officinalis-Mytilus edulis komunitatea (erdi-mareartekoa)

Erdi-marearteko komunitate tipikoak dira, eta agerian geratzen dira, zati batean, marea

jaisten denean; komunitate konplexuak dira, espezie askok osatzen dituzte (50). Komunitatea

egituratzen duen alga bat (Corallina officinalis) da komunitatearen ezaugarri nagusia,

eta haitzari erasten zaion Lithophyllum incrustans algaren gainean hazten da. Haitzen barruan

molusku zulatzaile bat egoten da (Myoforceps aristata). Algaren azpialdean zirripedioak

(Balanus perforatus), anemonak (Actinia equina) eta muskuiluak (Mytilus edulis) itsasten

dira, eta gainean epifitoak (Ceramium sp., Falkenbergia rufolanosa eta abar) hazten dira,

eta horietatik anfipodoek (Hyale sp., Jassa sp., Dynamene bidentata), kitoiek (Acanthochitona

sp.) eta zizareek (Syllis sp., Platynereis dumerilii eta abar) jaten dute.

Ingurua kutsatuta badago, espezie batzuk desagertu egiten dira, eta muskuiluen eta beste

mitilido batzuen kopurua asko hazten da, iragazteko partikula asko izaten baitituzte.

© Jesús M. Pemán

Donostiako marearteko eremu arrokatsua / Zona intermareal rocosa en Donostia-San Sebastián

69

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!