20.10.2014 Views

sumario - Unesco Etxea

sumario - Unesco Etxea

sumario - Unesco Etxea

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

MUNDUA MINIATURAN

CARMEN PRIETO

carminaprieto@hotmail.com

Goizeko bederatziak. Ordenagailua piztu eta mezurik badagoen

ikusi dut. Dagoeneko, ohitura da ordenagailuan mezurik dagoen begiratzea,

otordu bakoitzaren ondoren hortzak garbitzeko ohitura dudan

bezala eta sakelako telefonoa aldean eramatekoa dudan bezala.

Pasahitza idatzi eta barruan naiz. Bi mezu berri dauzkat. Egia esan,

poza ematen du mezuak hartzeak. Hori bai, askotan publizitatea besterik

ez da eta, beste zerbaiten esperoan, desengainua hartzen duzu.

Aspaldiko kontuak dira eskuz idatzitako gutunak jasotzea eta ez

dut horrelakorik espero. Etsi-etsian, aspaldi onartu behar izan nuen

bakarrik mezu laburtuak jasotzea. Badira zenbait urte eguneroegunero,

gaur bezala, Interneteko nire kontua irekitzen dudala, eta,

ondorioz, nire lagun asko ez dira lagun hutsak, “lagun internautak”

baizik.

“Alberto izango da, noski”, pentsatu dut, aspaldian

ez baitut haren berririk. Tira, astebete

besterik ez da. Hain da erraza e-

mail bat idaztea, eta are errazagoa bidaltzea:

botoi bat sakatu eta kito. Ez

dago posta bulegora seilu bila joan beharrik,

ez eta gutun-azalik erosi beharrik.

Hori baino askoz errazagoa da: behin

klik egin eta kito.

Seguruena, sarri bidaltzen baitizkidate,

jaso eta berriz bidali behar izaten

diren horietako bat izango da, mezu

sail txoro hauetako bat: “Laguna bazaitut,

bidalidazu atzera...”, “hurrengo

hamar minutuan zure ezagun guztiei

e-mail hau bidaltzen ez badiezu...”

eta abar eta abar.

Sarrera bandejan sartu naiz. Hantxe daude

bi mezuak oraindik. Bat propaganda da. Bestea

Luisek bidalia; hau ustekabea!, harenik ere aspaldian

ez baitut hartu. Messenger delakoan gabiltza egun

osoan, izan ere…

Propaganda, zakarrontzira. Ireki dut bestea. Ez zeukan jaso eta

berriz bidali beharrekoen betiko fwd hori, ez behintzat ireki dudan

arte. Beste mezu sail horietako bat. Zakarrontzira bota ohi ditut,

irakurri gabe ia edo azaletik begiratuta. Baina, tira, badut astia.

Power Point programan egin dute eta Mundua miniaturan du

izenburua. Birusik ez duela ikusi, nirera ekarri eta irakurtzen hasi

naiz. Hauxe dio:

“Mundua, 100 biztanleko herrixka baten neurrira ekarriko bagenu,

Ilustración: Álvaro Borrasé

honelakoxea litzateke gaur egungo proportzioei eutsiz:

• 57 ASIAR, 21 EUROPAR, 4 MENDEBALDEKO HEMISFE-

RIOKOAK (iparrekoak eta hegokoak), 8 AFRIKAR

• 52 EMAKUMEAK lirateke, 48 GIZONAK

• 70 EZ LIRATEKE IZANGO ZURIAK, 30 ZURI

• 70 EZ LIRATEKE IZANGO KRISTAUAK, 30 KRISTAU

• 89 HETEROSEXUALAK, 11 HOMOSEXUALAK

• 6 lagunen eskuetan egongo lirateke herrixkako ABERASTASUNEN

%59 eta. 6ak (bai, 6etatik 6ak) IPARRAMERIKARRAK lirateke

100 biztanleetatik 80 EGOERA PENAGARRIAN biziko lirateke

• 70ek IRAKURTZEN EZ LUKETE JAKINGO

• 50 GAIZKI ELIKATUKO lirateke

• 1 HILZORIAN egongo litzateke

• 1 JAIOTZEAR litzateke

• 1 bakarrik (bai, bakarra) litzateke UNIBER-

TSITATEAN IKASITAKOA

Herrixka honetan:

• 1ek bakarrik edukiko luke ORDENAGAILUA

Mundua ikuspegi trinko honetatik aztertzean

argiago ikusten da zer-nolako premia dagoen

elkar onartzeko, elkar ulertzeko eta hezteko.

Orain, pentsatu…

Gaur goizean gaixo jaiki ez bazara, aste honetan

hilko diren milioika lagunek baino zorte handiagoa

duzu.

Gerrako arriskuak, kartzelako bakardadea, torturen

oinazea edo ahuleriaren sastadak sekula sentitu

ez badituzu, 500 milioi lagun baino hobeto zaude.

Elizara umiliatua, atxilotua edo torturatua izateko

edo hiltzeko beldurrik gabe joan bazaitezke, 3.000 milioi

lagunek (3.000.000.000) baino zorte handiagoa duzu.

Hozkailuan jatekoak badauzkazu, armairuan arropa badaukazu,

etxeren baten babesa badaukazu eta non lo egin badaukazu, munduko

%75 biztanle baino aberatsagoa zara.

Bankuan eta diru zorroan dirua badaukazu eta gau mahaian txanponen

batzuk badauzkazu, mundu honetako %8 aberatsenetako bat zara.”

Hartu eta leitu ondoren berriz bidaltzekoa den mezu hau irakurtzeko,

3 bat minutu behar izan nituen. Ez dakit besterik esan

beharrik dagoen. Besterik egin beharra badago, ordea; baina besterik

esan beharrik, ez.

11

UN MUNDO EN MINIATURA

En la sociedad del mail, el messenger, de los "click" y los amigos internautas unas condicionales para reflexionar.

a) Si te levantas cada mañana con más salud que enfermedad, eres más afortunado que los millones de personas que

no sobrevivirán esta semana.

b) Si nunca has experimentado el horror de la guerra, la soledad de estar encarcelado, la agonía de ser torturado

o las punzadas de la inanición, entonces, estás por delante de 500 millones de personas.

c) Si puedes acudir a la iglesia sin temor a ser humillado, arrestado o torturado o muerto... eres más

afortunado que 3.000.000 millones de personas en el mundo.

d) Si tienes comida en la nevera, ropa en el armario y un techo sobre tú cabeza más un lugar dónde

dormir, eres más rico que el 75% de la población mundial.

e) Si guardas dinero en el banco, en tu cartera y tienes algunas monedas en la mesilla... ya estás entre

el 8% más rico de este mundo.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!