20.10.2014 Views

sumario - Unesco Etxea

sumario - Unesco Etxea

sumario - Unesco Etxea

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

tietako herriei ezarri dizkiete MBren eta

NDFren aipatutako doitze programak;

gehiago saltzeko, gehiago lan egiteko eta

gutxiago kontsumitzeko eskatzen diete

horiek, zorra arintzeko nahiko aurreztu

dezaten.

Azken urteotan, MBk onartu du osasun arloa eta eskola garrantzitsuak

direla, eta aitortu du, Fallon MBko ekonomistaren arabera,

aholkuak gutxi-gehiago “Bigarren Hezkuntzari eta Bigarren Hezkuntzaren

ondokoari begira” ematen dituela eta haurren lan arazoari

aurre egiteko “Lehen Hezkuntzatik” heldu behar zaiola.

Lan egiten duten ume gehienak fabriketan, nekazaritzan, meategietan,

industria txikietan, eskulangintza lantegietan edo ostalaritzan

jarduten dira edo saltzaile dabiltza kalerik kale. Kolonbiako

meategietako korridoreak meharrak eta baxuak dira, eta tamainaregatik,

beraz, langile ezin egokiagoak zaizkie umeak nagusiei.

Pakistanen, futbolerako baloi esportatzaile handienean

(Ameriketako Estatu Batuetako merkatuaren %60 baino gehiago

berea du), hamahiru urte baino gutxiagoko 7.000 neska eta mutiko

dabiltza baloiak josten 0,6 dolarren truke pilota bakoitzeko

(ume “helduek” eurek hiru-lau josten dituzte, gehienez, eguneko).

FIFAk, 1997ko abuztuan, lan arloko arautegi bati atxikitzeko

eskatu zien kideei. Arautegi haren arabera, kideek debekatua dute

FIFAren marka erabiltzeko haurrak lanean izatea eta bestelako

praktika okerrak erabiltzea. Nazioarteko merkatuko beste marka

handi batzuek “Haurrek egin ez dutela bermaturik” leloko produktuak

atera zituzten. Antolatzaileak eurak ere olinpiar kiroletan

haurrek lan egin ez dezaten saiatzen dira, Eraztun Askeak kanpainaren

bidez. Hala eta guztiz ere, oraindik baloiak, zapatilak eta

abar josten dabiltza hainbat ume. Zergatik?

Turismoa eta haurren prostituzioa goraka doaz mundu osoan,

egunetik egunera. Beti izan da haurren prostituzioa munduan,

baina gaur egungoa bezain komertzializazio beldurgarri eta orokorrik,

beharbada, ez da izan sekula. Batetik, bidai agentzia ugarik

antolatzen dituzte adingabeen sexu eskaintza barnean duten

bidaiak eta, bestetik, bere kasa dabiltza prostituzioan lan egiten

duten haurren bezero asko, hirugarren munduan horretan aritzeko

dagoen askatasunaren bila. Internet ere ezin egokiagoa zaie zapaltzaile

sexualei haurren pornografia trukatzeko eta azken “leku turistikoen”

berri jakiteko.

Mundu zabalean, umeek hainbat eta hainbat lekutan lan egiten

dute: te eta bananondo sailetan, zeta eta “sari” industrietan Indian,

adreilugintzan Kanbodian, tabako lantegietan, jostailu industria

handietan, ehundegietan, zerbitzari lanetan... Horrek guztiak kalte

handia egiten die, haien osasunari bereziki. Batzuek ikusmenean

edota hezurretan lesioak izaten dituzte, deformazioak beste batzuek,

batzuk gazterik hiltzen dira... Pakistango alfonbra lantegietan

bortxazko lanetara behartutako haurren erdiek, esate baterako,

inoiz ez dira iristen 12 urteetara, UNICEFek 1991n egindako txostenen

arabera. Beste batzuek laguntza psikiatrikoa behar dute.

Osasun aldetik hondatuak egoteaz gain, lan egiten duten umeak

alfabetatugabeak izango dira bizi osorako, eta haiekin gizarte

pobretuak eraiki ohi dira, betiko pobretuak.

UNICEFek idatzi duen txostenaren

arabera, haurren lanaren inguruan

aukeran diren neurriak hiru taldetan

bereiz ditzakegu: prebentzioa,

eragozgarriak y errehabilitazioa.

AUKERAN DITUGUN NEURRIAK

UNICEFek idatzi duen txostenaren arabera, haurren lanaren

inguruan aukeran diren neurriak hiru taldetan bereiz ditzakegu:

prebentzioa, eragozgarriak y errehabilitazioa. Herrien egitura ekonomikoa

aldatuz –hau da, iparramerikarrek garagardoan eta europarrek

ardoan bi urtean baino gutxiago gastatzen badute herriek

hamar urtean–, kalkuluen arabera, herrialde guztiak edateko ur

onaz, osasun sistemaz eta oinarrizko hezkuntzaz hornitzeko modua

dago. Baina neurri gehiago ere hartu beharko lirateke: gizarte arloko

barne araudia aplikatu, langileak errespetatzeko gutxieneko

oinarriak jarri, nazioarteko irabaziak aztertu, irakaskuntzaren bidez

esku hartu, indarra egin kalean, hainbat produktuak boikotatzeko

kanpainak egin, turismo sexuala zigortu, jornalarientzako lur sailak

erosiz haurrak eta era berean haien

familiak askatu, gizarte azpiegiturak

sortu, eskolak sortu, landa ekonomia

garatu...

Badago esku hartzeko beste modu bat

ere, guretzat ezagunagoa beharbada: Bidezko

Merkataritza deritzon mugimendua. Mugimendu horrek benetako

zubia eraiki nahi du Iparraren eta Hegoaren artean, lanerako

eta merkatuko hartu-emanetarako bidezko eta berdintasunezko

baldintzak lortzeko eta herriek duten mendetasunezko egoera aldatzeko.

Bertako taldeek lanaren araberako prezioa ordaintzen diete

langileei produktu bakoitzeko, aholkuak ematen dituzte ekoizpenaren

inguruan, kredituak eskaintzen dituzte, eskariaren zati bat

aurretik ordaintzen dute eta, azkenik, produktuak eskueran jartzen

dizkigute. Produktu horiek kalitate handikoak dira, oraingoz oso

ezagunak ez diren dendetan saltzen dira eta duintasunez eginak

daudela dute ezaugarri. Nekazariek ekoizten dituzte, kooperatibetan

antolatuta, eta irabazien zati bat kooperatibak dauden komunitateetan

inbertitzeko proiektua dute, komunitateak osoki gara daitezen.

Kooperatibetan, soldata eta eskubide berak dituzte gizonek

eta emakumeek, bertako kudeaketa demokratikoa eta parte hartzailea

da, eskubide laboral eta sindikalak dituzte, produkzioa askotarikoa

da (monolaborantza saihesteko eta kanpokoen mende ez egoteko),

barne ekoizpenak ere garrantzia du bertan, haurrik ez dute

erabiltzen lanerako eta errespetuz jokatzen dute lan egiteko betiko

moduekin eta eskuz egindako lanekin, ingurumenarekin eta bertako

jatorrizko kulturarekin. Azpimarratzekoa da Bidezko Merkataritzaren

mugimenduaren barruan produktuak ez direla erosten

“beltz gaixoari eta indigena gaixoari laguntzeko”; kalitatezkoak

produktuak dira, haiek egindakoak, eta bidezkoa ordaintzen da

haien truke, errukirik gabe.

Era batera edo bestera, onerako ala txarrerako, gure eskuetan dugu

mundu hobea –hainbeste aldiz ahaztua– eraikitzeko apur hori,

halako mundua non haurren esplotazioa, hark dituen ondorio guztiak

eta beste keinu sinple baina etengabeekin ezaba daitezkeen.

UNESCO Etxeak proiektu honetarako eratu duen web

orrian, besteak beste, ondorengo informazioa aurkituko

duzue: artikulu zein elkarrizketak, erreportaiak, argazkiak,

bereziki kazetariei zuzendutako garapena lankidetzarekin

zerikusia duten gaiei buruzko baliakizunak, kurtsoak, irrati

eta telebisteko elkartasun programazioak, etab. Sartu eta

ikusi: www.unescoeh.org

GLOBALIZACIÓN ECONÓMICA

Y/O EXPLOTACIÓN INFANTIL

"El niño gozará de una protección especial y dispondrá de

oportunidades y servicios, dispensado todo ello por la ley y

por otros medios, para que pueda desarrollarse física, mental,

moral, espiritual y socialmente de forma saludable y normal,

así como en condiciones de libertad y dignidad...", principio

de la Declaración de los Derechos del Niño.

Cerca de 300 millones de niños/as, la inmensa mayoría

"niños/as del Sur", trabajan explotados como campesinos,

artesanos, prostitutas, cosiendo pelotas, en minas..., fabricando

productos casi siempre para importantes multinacionales

que los del Norte, ajenos o sin importarnos demasiado,

consumimos ferozmente haciendo halago de nuestra sociedad

de consumo.

El Comercio Justo, movimiento que quiere establecer un

verdadero puente entre el Norte y el Sur para lograr condiciones

laborales y comerciales justas e igualitarias es quizá la

intervención posible y al alcance de nuestras manos para

paliar las condiciones de dependencia que impulsan a los

niños y niñas a trabajar sin descanso.

29

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!