20.10.2014 Views

sumario - Unesco Etxea

sumario - Unesco Etxea

sumario - Unesco Etxea

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

ERREALITATE EZEZAGUNA

MYRIAM MANCISIDOR ALONSO

Mancisidoralonso@eresmas.com

CIUDADE DE DEUS

Fitxa teknikoa:

CIUDADE DE DEUS

JATORRIZKO IZENBURUA: CIUDADE DE DEUS

ZUZENDARIA: FERNANDO MEIRELLES

AKTOREAK: ALEXANDRE RODRIGUES, LEANDRO FIRMINO DA

HORA, MATHEUS NECHTERGAELE, SEU JORGE

GIDOIA: BRÁULIO MANTOVANI

MUSIKA: ANTONIO PINTO, ED CORTES

ARGAZKIA: CESAR CHARLONE

HERRIALDEA: BRASIL

JATORRIZKO HIZKUNTZA: PORTUGESA

URTEA: 2002

IRAUPENA: 135 minutu

Buscapék, Ciudade de Deus Brasilgo favelan sortutako gazteak, ingurukoengandik bereiztea erabaki du, argazki

kamera batek lagunduta. Lagunak droga trafikoan aritzen dira, inguru hartako salerosketak kontrolatuz, baina bera

argazkilari hasiko da Brasilgo egunkari entzutetsu batean, hari bazter horietako bizimoduaren benetako esklusibak

salduz. Izan ere, Ciudade de Deus Brasilgo favela arriskutsuenetako bat da eta hango jendeak, kostata, ongiaren eta

gaizkiaren artean borrokatu beharra dauka bide erdian irrist ez egiteko.

Film honen errealismoak Paulo Linsek Ciudade de Deus eleberrian kontatutakoak ditu oinarri. Hain zuzen, auzo

horretan benetan gertatutakoak erabili zituen Linsek eleberria idazteko. Jendeak nolako harremanak dituen, nola

ikasten duen eta bizirik nola irauten duen azaltzeko darabil Fernando Meirellesek halako argumentu liluragarri eta

ikaragarria (literatura lanak oraindik gertakari gordinagoak azaltzen ditu, hala ere). Eta, hala, filmak larritu, ondoeza

eragin eta giharrean ukitzen zaitu 135 minutuz, kamera mugimendu bortitzen bidez eta harri eta zur uzten zaituzten

flashen bidez. 135 minutuko salaketa soziala da, baina film batean emana.

Brasildarrei beraiei ere ezezaguna zaien herri baten historia da Ciudade de Deus. Filmeko aktoreak ez dira profesionalak,

baina urteko zinemako ikuskizun handienetakoa izan da Brasilen eta hiru milioik baino gehiagok ikusi dute

han. Oscar sarietarako aukeratu zuten Brasilen bertan, eta kanpoko film onenaren Urrezko Globorako izendatu zuten.

Gaur egungo zinemaren apustu handienetako bat da Ciudade de Deus. Dena dela, ez da hau kalean bizi diren

umeen inguruan egin den lehen film lazgarria: Walter Sallesen Estaçao central do Brasil lanak langileriaren bakardadea,

hirietako pilaketa eta adingabeen salerosketak nabarmentzen ditu. Hura, hala ere, bihozberagoa zen eta ez zen

hain bortitza.

Meirellesek Ciudade de Deus lanean Rio de Janeiroko auzo pobreetako gizarte sektore zabal baten erretratua egin

du. Alde horretatik, film erraza da, aukera erosoa baita mendekuaren eta amorruaren izugarrikeria zirikatzea. Nire

ustez, film gordinegia da; batetik, plano batzuetan –senarrari leial ez izateagatik emakume bat bizirik lurperatzen

dutenekoan eta moteleko erailketa saila gertatzen denekoan, esaterako– gordinkeria arintzea bazuelako eta, bestetik,

aukerarik apenas uzten duelako. Antza, narkotrafikoari heldu ez dion argazkilari xumearena izan ezik, filmeko inoren

biziak ez du merezi bi tiro eta mendeku latza besterik, eta, oso tristea bada ere, ezta zortzi-hamar urteko umeenak

ere.

Zuzendariak pobreziaren eta giza umilazioaren irudi guztiak erakutsi ditu. Fabore sexualak, zigorgabetasuna, armen

legez kanpoko negozioa… Onerako izango ahal da!

21

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!