24.12.2012 Views

ELIZA KATOLIKO ERROMATARRA ETA EUSKARA Haren hizkuntz ...

ELIZA KATOLIKO ERROMATARRA ETA EUSKARA Haren hizkuntz ...

ELIZA KATOLIKO ERROMATARRA ETA EUSKARA Haren hizkuntz ...

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

ELIZA KATOLIKO ERROMATARRA ETA EUSKARA - Joseba Intxausti 823

Euskal testu zaharretara goazela, hemen interesatzen zaigun eremuan uzta

eskasa dugu zinez. Egia da, esan bezala, Erdi Aroko mundu idatzia lekuko eskasa,

pobre eta engainagarria dela, jendeak idatzitik kanpo eta idatzi gabe bizi

zuen errealitatea ispilatzeko, hau da, paperetan «ofizialki» latinez (eta onenean

erromantzez) ematen zenak gaizki ispilatzen du garaiko hizkuntzen soziografia,

eta euskara eta euskarazko gizartea ez da entzuten paperetan (18).

Horrela, irakurtzeko gaude oraindik Erdi Aroko Bibliaren atal itzulirik,

edo sermoirik. Eliz paperen gain hainbat Historia «egin» da, eta agiri horiek

izan dira historialariarentzat albiste-iturri preziatuak; baina euskararen lurraldeko

Monasterioetako kontuak izan arren, ez dituzte ondasunak «euskaraz

administratu», idatziz behintzat. Horra gure hutsune tradizional bat.

Katiximarik ere ez zaigu iritsi Erdi Arotik. Eta ez dezagun pentsa, badaezpada,

Getariako Martinek (†1449), Parisen ikasitako Maisu eta Nafarroako

Erret Kontseilari getariarrak, euskaraz kristau herriarentzat dotrinarik idatzi zigunik,

eta ez da iritsi guganaino haren clara sonoraque vox hura inongo euskarazko

sermoi-liburutan, nahiz eta Basileako Kontzilioak miretsi ahal izan

zuen haren ahots ozen eta garbia. Aitzitik, Martin-ena ez da juxtu Ubillos-en

kasua (1707-1789): Philosophia naturalis bat hiru liburukitan kaleratu ondoren

(1755, 1758, 1762), Teologia Irakasle honek Christau dotriñ berri-ecarlea

zeritzan kristau-bide xume bat behintzat eman zigun euskaraz (1785), Getariakoaren

garaietatik hiru mende eta laurden iragan ondoren.

Jakina da Historian iturrien isiltasunak ezer gutxi frogatzen duela, eta,

nork daki, egunen batean ez ote dugun altxor ezezagunen bat aurkituko; baina

froga hori ez dugun bitartean nahitaez uste beharko da Euskal Herriko Erdi

Aro kristauan bostehun edo zortziehun urteko euskarazko hutsunea dugula,

eliz kultura idatzian. Azpilkueta «Doktore Nafarra» horren lekuko, 1586an

zera idatzi zuenean:

…un cántabro piadoso y docto que, hace más de unos 35 años, […] tradujo

al vascuence y enseñó esas cuatro cosas [=oraciones], junto con lo más importante

de la doctrina cristiana, lo cual ojalá se hubiera hecho mil quinientos

años antes [Azpimar. nirea].

Iturri idatzi eskolatuen falta horretan, adierazgarri gertatzen da ezagutzen

dugun euskarazko otoitz-testu bakarra, latinezko Breviarium batean emana (c.

1425), baina herri-erlijiotasunaren adierazpena baizik ez dena («padre nuestro

chiquito» bezala aipatu dena). Gu gabiltzan honetarako ezer gutxi, noski: nahi

(18) Euskararen lekuko filologiko anitz bada, noski, Erdi Aroko agirietan, eta hor dute

beren harrobia «euskara zaharrari» buruzko ikerlanek, Monasterioetako kartularioetatik hasi eta

hirietako Gutunetara jauzi eginez, e. b. Ez naiz horretaz ari, gizartean bezala Elizan hiztunek zituzten

euskararen erabilpen, ohitura eta hizkuntza(ar)ekiko jarrerei buruz baizik. Azken buruan,

Erdi Aroko biziera soziolinguistikoaz dihardut hemen.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!