24.12.2012 Views

ELIZA KATOLIKO ERROMATARRA ETA EUSKARA Haren hizkuntz ...

ELIZA KATOLIKO ERROMATARRA ETA EUSKARA Haren hizkuntz ...

ELIZA KATOLIKO ERROMATARRA ETA EUSKARA Haren hizkuntz ...

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

842 EUSKERA - XLIX, 2004, 2

Liturgia osora eta eliz zeregin guztietara iristeko legezko abagunea eman zielako.

Handik honako historia da Euskaltzaindiko biltzen garen jardunaldiotan

aztertu nahi izan den hizkuntzaren eliz iragana (itzulpenak, azalpen ofizialak,

urratsez urrats egin den euskalduntzea, argitalpenak, etab.).

Ondoren, aipatu ditugun aldi horietako bi atali dagozkienak jasoko ditugu

hemen: «Lehen urratsak», Eliz literaturaren aurrekariak aurkeztean, eta

«Eliz arauak, eta 1. eliz ekarpen idatzia», Eliz literaturako lagin bat: Iparraldea-z

jardutean.

Lan honetan ez ditut aurkeztuko Elizaren euskalduntze erlatiboan protagonista

izan diren pertsonaia (61) eta taldeak (62) (nahiz eta zertxobait esango

dudan, azalpenak eskatzen didan heinean). Hemen batez ere emaitza behinenak

gogoratuko ditugu: lege eta arauak, ideiak, portaera linguistikoak,

argitalpenak, etab. Hautatu dugun gaiari jarraikiz, erreforma protestanteaz ez

da esango deus orrialdeotan, nahitaez aipatzekoa izan arren (63).

5.2. Eliz literaturaren aurrekariak (c. 1530…)

Euskal literaturaren historia bitan banatuta ageri da, eliz euskararen iragana

bezalatsu: Hegoaldea / Iparraldea. Bidasoaz gora, 1545ean ustekabeko

lehenengo euskal liburua agertu zitzaigun, bat-batean; bazirudien aurrekaririk

gabe zetorrela, ingururik gabe.

Baina, zerbait lehenago eta ondoren, badakigu Hegoaldeko kristau kezkatuen

artean eliz erreformazaleek euskara zegokion tokian jarriz lan egin nahi

zutela behintzat, eta lehentxeago edo geroago euskara mintzatuari ez ezik idatziari

ere bide eman beharko ziotela. Hona horren guztiaren zantzu batzuk.

5.2.1. Trento bukatu aurrekoak (a. 1563)

Han-hemengo gertakari solteek (eta batzuetan elkarrekin lotuek) euskararekiko

jarrera eta gogo berriak pizten ari zirela emango ligukete aditzera

(c. 1530-1563).

(61) Idazle eta protagonista pertsonalak Villasante-ren lanean bilduta daude oro har:

VILLASANTE, L. (1961): Historia de la literatura vasca. Bilbao: Sendoa.

(62) Elizako taldeez ere ari den lan honek lagun dezake: INTXAUSTI, J. (1998): «Talde

euskaltzaleen garapen historikoaz (XVI-XX. mendeak)», in: INTXAUSTI, J. (ed.) (1998): Hizkuntzen

aldeko mugimendu sozialak. Donostiako Udako XII. Ikastaroak. 1993ko Uztaila. Bilbo:

ehu. 17-56.

(63) INTXAUSTI, J. (1995): «Leizarraga eta leizarragatarrak (1563-1571), Erreforma-Kontrarreformaren

ilun-argitan», in: RIEV. XL, 1995, 119-160.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!