24.12.2012 Views

ELIZA KATOLIKO ERROMATARRA ETA EUSKARA Haren hizkuntz ...

ELIZA KATOLIKO ERROMATARRA ETA EUSKARA Haren hizkuntz ...

ELIZA KATOLIKO ERROMATARRA ETA EUSKARA Haren hizkuntz ...

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

ELIZA KATOLIKO ERROMATARRA ETA EUSKARA - Joseba Intxausti 839

ten Hegoalderako idazketa-eredu berria, Iparraldekoa ezagutzen zuena, baina

beregainki jokatuz definitua.

Lagundia erbesteratu zutenetik, Hegoaldeko elizgizonek piztu berria zen

lastargia eskuetan hartu, eta gogoz eta lanez eutsi zioten hasitako bideari. Eusko

Pizkunderaino luzatu zen hori, luma berriak lanera erakarriz eta idazlanak

metatuz. Nahiko maiz, lanok, ordea, ez ziren kaleratu ahal izan idatzi eta berehala,

eta batzutan idazleak hil ostean, urteak pasatuta, eman ziren argitara.

XIX. mendeko liburugintza, partez bederen, XVIII.eko uzta ere bada.

Azken Gerrate Karlistak eta Hiru Probintzietako Erakunde-krisiak ezarri

zuten, euskarazko idatz-produkzioan ere (1875-1876) aro honen azken muga.

Lehenengo ekinaldi hartan josulagunek berek burutu zituzten lanak: Larramendik,

Kardaberazek, Mendiburuk. Ondoren, apaiz eta erlijiosoen lagunartea

zabalduz joan zen, izan ere garaiko beste ezaugarria hauxe baita Hegoaldean:

diozesitarren eta fraideen aldi bereko produkzioa. Izenak errenkan

datoz: Mogeldarrak, Añibarro, Gerriko, Astarloatarrak, Frai Bartolome, Lizarraga,

Zabala, Uriarte, Lardizabal…

Esan beharra dago, bestalde, eliz gaiez idazteaz gain euskararen inguruko

lanak sortzen direla garai honetan: josulagunek euskararen izenona, corpus-aren

ezagumendua (hiztegi eta gramatika) eta eliztarren artean ere hizkuntzarekiko

kontzientzia eta estimua landu zituzten. Bere urak Eusko

Pizkunderaino zabalduko zituen olatua izan zen hau, batzuetan euskararen status-a

ere hobe-beharrekoa zela iradokiz.

Hegoaldean lehenengo aldiz mende askotan, kristau euskaldunak beren

fedeaz zer irakurri izaten hasi ziren hamarkada haietan, eta herrietako apaizek

liburu ongi hornituak eskuratu ahal izan zituzten beren predikua aberasteko.

5.1.4. Eusko Pizkundeko ekarpenak (1876-1937)

«Eusko Pizkundea» deitu izan duguna, batez ere gertabide sozial orokorra

da, ez Elizara eta ez literaturara bakarrik bildua.

Iparraldean bertatik bertara eta lehenagotik ezagutzen zituzten Iraultza politikoaren

ondorioak (han oso bizirik ageri zirenak) Hegoaldera ere iristen dira,

azkenik. Bizpahiru gerra ere galdu dira, Foruak defendatzen; Industri Iraultza

eta inmigrazioa iritsi dira Euskal Hegoaldera, eta abertzaletasunak hartu du

bere bidea eta indartuz doa. Hori baino zerbait lehentxeagoa (1862), Hiru Probintziek

badute, gainera, beren Diozesia (Gasteiz), alboetako zenbait eskualde

oraindik hortik kanpo izan arren.

Iparraldea eta Hegoaldea bi inguru politiko ezberdinei erantzun beharrean

aurkitzen dira: Hexagonoan, III. Errepublikako eztabaida politiko-erlijiosoari,

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!