24.12.2012 Views

ELIZA KATOLIKO ERROMATARRA ETA EUSKARA Haren hizkuntz ...

ELIZA KATOLIKO ERROMATARRA ETA EUSKARA Haren hizkuntz ...

ELIZA KATOLIKO ERROMATARRA ETA EUSKARA Haren hizkuntz ...

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

856 EUSKERA - XLIX, 2004, 2

Hauek izango lirateke beren testu-masagatik, gero ikusiko ditugun garai

bereko idazle eliztarren idazlanen parekoak izan daitezkeenak. Gai biziki ezberdinak

dituzte, eta hastapen llabur honek ez zuen lortu eremu bakoitzean

euskal prosa finkaturik sortzea: betiere ahalegin solteak eta segidarik gabekoak

izan ziren.

Garai berrien aldakuntza unean, sinbolikoak gertatu ziren Lapurdiko Biltzarrak

bere diputatuei euskaraz emandako Kaierra eta berehala Iraultzak sustatu

zituen itzulpenak, gure euskal Erakundeek lehenago egin ez zutena behingoz

behintzat eginez: erakundeetako bizitza eta ideia politikoak euskaraz eman (113).

Beren bakantasunean beste hainbat perla dira idazlanok, eta, esan bezala,

salbu Voltoire-rena (9 edizio), ia beti argitaraldi bakarrekoak, eta inoiz

orrialde gutxikoak ere (Dasantza-ren kasua, e. b.).

Oro har, uzta ez zen izan aberatsegia (baina bai batzuetan ausarta), eta

garaiko hitz-lauzko idazlan handi, ugari eta hedatuenak ez dira hauek izango,

ondoren ikusiko ditugun argitalpen eliztarrak baizik.

6.2. Argitalpen eliztarrak

Bi epetan bana genezake Iparraldean XVII-XVIII.etako eliz literatur historia:

Axularren Erretore-aldiak hartuko lukeena bata (1600-1643), eta haren

inguruko idazle-taldearen ondorengoa bestea, mende eta laurden pasatxoa besarkatuko

lukeena (1650-1789).

Eliz idazketaren lehen loraldiak bere alde eta kontra izandako egokiera

historikotik nahitaez hona ekarri beharra dago garaiko hainbat joera, kezka eta

gertakari, batzutan geureak eta bestetan testuinguru orokorretik gu ere ukitu

gintuztenak.

Besteak beste ondoko hauek, behintzat, badute zer ikusirik euskal eliz literaturaren

loraldi honekin:

1. Trento-ondoko eliz Erreforma (1562…), Frantzia osoko Eliza eta Euskal

Iparraldekoa ekimen berrietara bultzatu zituena (114).

2. Erreforma kalbindarraren parioa hurbila eta arriskutsua izan zen Eliza

Katolikoarentzat, eta hark mahai gainean utzitako eliz euskara idatziaren

proposamena, teorikoa eta praktikoa, hor zegoen betiere (Biblia,

Katekesia, Otoitz-liburuak) (115).

(113) Vinson 1891: 248-250. or.; Urquizu et al. 2000: 274-276.

(114) Ik. «La renaissance catholique dans la première moitié du XVIIe siècle», in:

LATREILLE, A. et al. (1963): Histoire du catholicisme en France. Paris: Spes. II, 271-349.

MOREAU, R. (1970): Histoire de l’âme basque. Bordeaux: Imprimerie Taffard. 209-238.

(115) Intxausti 1995: passim.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!