24.12.2012 Views

ELIZA KATOLIKO ERROMATARRA ETA EUSKARA Haren hizkuntz ...

ELIZA KATOLIKO ERROMATARRA ETA EUSKARA Haren hizkuntz ...

ELIZA KATOLIKO ERROMATARRA ETA EUSKARA Haren hizkuntz ...

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

850 EUSKERA - XLIX, 2004, 2

ere herrietako apaizen prestakuntzak ez baitzuen ematen, orokorrean eta Seminario

faltaz, Lepek bere Arau Sinodotarrean aipatzen dizkigun gutxi batzuen

maila onik. Seminarioaren eratzea atzeratuz joan zen luzaro, Kalahorrakoa

1781ean eraiki zen arte (84). Hutsune horren ondorioz nabaria zen apaizeriaren

kultura apala (85).

Arauak arau, oraindik ere jakiteko egarriz gaude lege haiek eliz burubide

praktikoan nola bete ziren. Rementeria-k eman zigun argitara euskal Katiximen

historia, bere azterlan zabalago baten laburpen gisa, baina azken hau,

uste dudanez, bere osoan ez da kaleratu. Rementeriaren «Euskal «Kristau

Ikasbideen» historia laburra», Kristau Bidea izenburuarekin argitara emandako

«Nimegako Katekesi Institutuaren» (Herbehereak) liburuko hitzaurrea

da (86).

Rementeria dotrinen ugaritasunaz mintzatzen da. Euskaraz argitara emandakoek

Ripalda (1591) eta Astete-renak (1599) izan zituzten jatorrizko testu

edo iradokizun. Asteterena 30 aldiz baino gehiagotan eman zen argitara; Ripalda,

gutxiago (87). Zalantzarik gabe, euskal argitalpenen historian ugariena

izan dena dotrina hauena da (88).

5.2.2.3. Iruñeko Diozesian

Sinodoekin edo Sinodoetatik kanpo, Nafarroan ere Iruñeko Diozesiak ez

zion ez-ikusi egin aurrean zeukan gizarte euskaldunari, Jimeno Jurio-k «Política,

religión y lengua en el siglo XVI» kapitulu batean erakutsi digun bezala

(89). Baina kosta zitzaion ondo! Rojas y Sandoval-ek (1588-1596) Sinodoa

bildu zuen 1590ean, eta Arau Sinodotarrak laster eman ziren argitara: euskaldunen

euskarazko zerbitzu pastoralaz ez da deus ageri (90). Bestalde, ez di-

(84) Sáinz Ripa 1994-1997: III, 84, 85, 86-87, 390, 486, 503; IV, 203-208.

(85) Sáinz Ripa 1994-1997: III, 49, 75, 83-86.

(86) AGIRREBALTZATEGI, P.; AMUNDARAIN, D. (zuzendari/zuzentzaileak) (1975):

Kristau Bidea. Arantzazu: Jakin. XVII-XXIV. Ik., gainera, AGIRRE, P. (1998): «Belaiperez», in:

ASJU. XXXII-2, 340-351.

(87) Asteteren edizio-multzo baten berri: Vinson 1891: 62-64 zenbakiak (1742-c.1760), 67

(1862), 68 (1821-1866), 69 (1849, 1889), 70 (1867-79), 74 (1744-1854); Ripaldarena: Vinson

1891: 94-97. Astete eta Ripalda-ren dotrinek Espainian izan zuten hedapenaz: García Villoslada

1980: III/1º, 363-367.

(88) Vinson 1891-k gutxienez ondoko zenbaki hauetan ematen du dotrinen berri: 6 (Betolatza,

1596), 64, (Beriain, 1626), 24 (Ripalda, 1656), 25 (Pouvreau, 1656), 41 (1686), 42 (Zubia,

1691), 43 (Belapeire, 1696), 44 (Maitia, 1706), 45 (Otxoa Aringoa, 1713), 52 (Artzadun, 1731),

54-55 (Harostegi/Lavieuxville, 1733), 57 (Eleizalde, 1735), 60 (Aulan-Akize, c. 1745), 65 (Arrue,

1858), 66 (1864, 1887), 84 (Lariz, 1757-1773), 71-73 (Iruñea, 1826-1875), 126 (Ubillos, 1785).

(89) Jimeno Jurio 1997: 67-101.

(90) Jimeno Jurio 1997: 83. Sinodoaz orokorrean: GOÑI GAZTAMBIDE, J. (1985): Historia

de los Obispos de Pamplona. IV. Siglos XVI. Pamplona: Ed. Univ. de Navarra/Insti. Príncipe

de Viana. 562-565.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!