24.12.2012 Views

ELIZA KATOLIKO ERROMATARRA ETA EUSKARA Haren hizkuntz ...

ELIZA KATOLIKO ERROMATARRA ETA EUSKARA Haren hizkuntz ...

ELIZA KATOLIKO ERROMATARRA ETA EUSKARA Haren hizkuntz ...

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

ELIZA KATOLIKO ERROMATARRA ETA EUSKARA - Joseba Intxausti 847

Hain zuzen, Kristau Ikasbidearen hau izango da euskal Sinodoek berezikiago

zaindu nahi izango duten eremua, baina, horra pasatu aurretik, beste

puntu jakingarri bati eman behar diogu begiratu labur bat.

5.2.2.1. Ordena Erlijiosoak

Orain arteko honetan Diozesiak aipatu ditugu gehienbat; baina Ordena

Erlijiosoen sarea ongi eta aspalditik errotuta ageri zaigu XVI. mendeko Euskal

Herrian. Are gehiago, 1450 eta 1650 artean Eskeko Ordenek eta Jesusen

Lagundiak sare hori hertsiago harilduko dute euskal Kostaldeko Herrialdeetan,

Bizkaian lehenengo eta Gipuzkoan gero. Komentuak, predikari-etxe ez ezik,

zenbait kasutan, Ikastetxe ere bilakatuko dira, eta, atzekoz aurrera nahi bada,

josulagunen historia irakasleena batik bat eta, ondoren, predikariena izango

da (75).

Ez da, artean (XVIII.ean Kardaberaz-ekin bezala), haurren euskarazko

eskolatzearena aipatuko, baina badakigu Kristau Ikasbidea euskaraz ematen

jardun zutela lehen josulagunek (1554) (76), eta predikuarena hasieratik bertatik

izan zela zeregin ongi zaindua.

XIII.az geroztik finkatuta zeuden Eskeko Ordenetan XVI.ean aurkituko

ditugu euskarazko predikuarekiko ardura adierazten duten agiriak. Komentu

berriak sortu edo berrantolatzean, fundatzaileek eta erreformatzaileek, baldintza

jakin batzuek jarri ohi zituzten (lehen kasuan capitulaciones eta bestean

estatutos deitzen zirenak).

Frantziskotarretan bada honelako testuetan euskarari dagokionik, eta deigarrienetakoa

Arrasateko komentuari Joan Araotz fundatzaileak eman ziona

dugu (1579). Araotz-ek euskararen eskakizuna kargudunen izendapenetarako

baldintza bezala aipatzen du (erreguzko baldintza bazen ere) (77):

Item digo que es mi voluntad y deseo que el Rector Guardián de dicho Colegio

sea en todo tiempo Religioso que sepa hablar y predicar en nuestra lengua

Bascongada, porque su doctrina puede hacer mucho fruto en la villa y su comarca

en servicio de Dios y beneficio de los fieles cristianos naturales de ella.

(75) Frantziskotarren kasua: INTXAUSTI, J. (2004): «Frantziskotarren Euskal Herriko historia»,

eta PINEDO, I. (2004): «Jesuitas en el País Vasco / Navarra», in: Intxausti (ed.) 2004:

353-354 eta 574-577. Era berean: Uribe 1996: 290-310. Fraidegaien prestakuntzarako Ikastegiak

ez ezik herritarrentzako Eskolak ere izan zituzten frantzioskotarrek. Josulagunen historia Malaexetxebarriak

eman zigun: MALAXECHEVARRIA, j. (1926): La Compañía de Jesús por la instrucción

del País Vasco en los siglos XVII y XVIII. San Sebastián: Libr. e Impr. San Ignacio de

Loyola.

(76) Malaxechevarria 1926: 33.

(77) INTXAUSTI, J. (1990): Euskara, euskaldunon hizkuntza. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.

82-83 (Ik. Arrasateko hau ez ezik Zarauzko komentuko agiri-faksimila ere, testu transkibatuekin

batera).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!