HEZKUNTZA INKLUSIORAKO - Creena - Navarra
HEZKUNTZA INKLUSIORAKO - Creena - Navarra
HEZKUNTZA INKLUSIORAKO - Creena - Navarra
Create successful ePaper yourself
Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.
Bigarren Hezkuntza JARDUERA 9

Material gomendatua:

Filma: Snow Cake (Elurrezko opila)

(2006).

Iraupena: 112 minutu.

Herrialdeak: Erresuma Batua eta Kanada.

Filmaren argumentua:

Alex jaun ingelesa da eta espetxetik irten

berria da, 22 urteko semea istripu batean

hil zuen pertsona hil zuelako. Kanadarantz

abiatu da semearen amarekin elkartzeko.

Bidean, ama ikustera eramango duen

norbaiten bila dabilen Vivian ezagutu du;

argidun pilota batzuk erosi dizkio Viviani.

Istripu larri baten ondorioz, Vivian hil eta

Alex Vivianen amarengana doa doluminak

ematera. Lindak, Vivianen amak, funtzionamendu

altuko autismoa du, eta jarrera

desberdina du tragediaren aurrean. Alex

egun batzuetan Lindaren etxean geldituko

da eta honen auzo-laguna ezagutuko du.

Lindarekin batera, bere burua hobeto ezagutzen

lagunduko dio horrek ere.

75

ProPosATUriko jArDUErA

Filma ikusi baino lehen, galderak banatu

behar dira; hala, funtsezkotzat jotzen ditugun

zatietan adi egotea lortuko dugu.

Galdera hauei erantzunez lan egin dezaten

da kontua:

o Aipatu zure ustez Lindak dituen jokabide

bereziak.

Argiekin eta ehundurekin suspertzen da,

objektuak eskuan eraman ohi ditu, sukaldean

dena du txukun-txukun, ez ditu orbanak

jasaten, etxean sartzen diren guztiek

erantzi behar dituzte oinetakoak, jasanezina

zaio zaborra ateratzea, ez du gustuko

jendearekin egotea, ez du minik adierazten

Vivianen heriotza dela-eta, tranpolinean

jolastea gustatzen zaio, elurra miazkatzea

du gustuko, etab.