12.03.2014 Views

Artikulua ikusi - Jakin

Artikulua ikusi - Jakin

Artikulua ikusi - Jakin

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

EUSKALDUNTZEA KRISIAN? HURBILKETA SOZIOLINGUISTIKOA

Iritzi bilketa

nortasuna ukatzen duen sistemaren konplizitatean diharduten

erdal egunkariak alde batera utzi eta noiz hasi behar

ote dute euskal prentsa irakurtzen? Esate baterako.

Edota daukaten herri-kontzientzia asetzeko nahikoa ote

dute lau urtean behin boto nazionalista ematea, edo euskarazko

egunkaria indarrez ixten badute haren aldeko

manifestaziora joatearekin? Hala ematen du, dakusaguna

ikusita. Betiko galdera: non dago zorioneko masa kritiko

euskalduna herri hau euskaltasunetik eraikitzen hasteko?

Eta, bide batez, bigarrena: euskaltasunetik eraikitzen ez

den nazio eraikuntzak zertarako balio du?

2 . - Garai bateko gau eskolen iturritik datorren euskalgintzaren

alor hau hil ala bizikoa izango litzateke herri hau euskalduntzeko

interesik eta estrategiarik balego. Baina ez

dago halakorik. Ez hizkuntza politika ofizialaren ard u r a

daukatenen aldetik, ez herri mailako politikagintzan

dihardutenen aldetik. Lehendabizikoen baikorkeriak bere

burua zuritzeko darabiltzan argudioen amarruaz ohartzeko

ez da behar adimen soziolinguistiko zorrotzik. Horretarako

nahikoa da euskararen norm a l i z a z i o a ren parametro

nagusitzat zer darabilten erreparatzea; hori eginez gero,

izan ere, euskaltzalea berehala jabetuko da argudio-andanaren

logika amarru baten gainean eraikia dagoela. Labur

zurrean esanda, honako hau izan daiteke logika hori:

orain honela gaude, eta duela urte batzuk hala geunden,

e u s k a r a ren aldeko hizkuntza politika ofiziala daukagun eremu

hirukoitz honetan. Hortaz, aurrerapena nabarm e n - n a-

barmena da, eta datuak eta ehunekoak lekuko. Alabaina,

hori erdi-egia izanda ere, erdi-gezur horren gibelean gezur

handi bat ezkutatzen da: hain zuzen, euskararen normaltze-logika

ezin da parametro horietan planteatu, ezin da

iraganeko egoera-erre f e rentzian funtsatu, norm a l i z a z i o a-

ren kontzeptuak euskarak etorkizunean eskuratu behar

duen estatus eta erabilera normalduaren erreferentera garamatzalako.

Ez atzera, aurrera baizik, norm a l i z a z i o a re n

irudikapenak jomuga jakin eta zehatza duenez gero: hau

da, euskaraz bizi ahal izatea. Nola gauden jakiteko atzera

begira dabilenak ez bide daki, hori eta horrenbestez ze-

57

JAKiN

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!