12.03.2014 Views

Artikulua ikusi - Jakin

Artikulua ikusi - Jakin

Artikulua ikusi - Jakin

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

EUSKALDUNTZEA KRISIAN? HURBILKETA SOZIOLINGUISTIKOA

Iritzi bilketa

Dionisio Amundarain

1 . - Jakin-ekoek egin dizkidaten galde bien inguruan, aspaldidaniko

nire bizpahiru ideia plazaratzeko parada ikusi dut.

Euskalduntze-alfabetatze mugimenduaren (hemendik

a u rrera mugimendua) beheranzko joera ez da gaur goizeko

gauza: 70eko hamarkadaren azken aldera jadanik nabaritu

genuen hori; hamarkada horretako hiru g a rren laurd e n e k o

b o o m a ren ondoren, hasia zen beheranzko joera.

H o rren arrazoiak askotarikoak izan ziren eta dira,

noski. Neure susmoen araberako bat aipatuko dut.

F r a n k i s m o a ren hilzorikoan buru-altxatze zoragarr i a

gertatu zen Euskal Herrian, eta altxatze horren alderdietako

bat euskararekiko atxikimendu bizia izan zen. Jende

askok jo zuen euskara ikastera nahiz alfabetatzera. Integratzailea

zen motibazioa.

Horren inguruan, puztuki handia puztu zen gure gizartean.

Baina hizkuntza bat ikastea gauetik goizera lortu

ezin den gauza dela ikusirik, husten hasi zen puztukia.

Ikasle askoren utziera ez ezik, arg i ro agertu zen irakasle

askoren norabide-aldaketa ere. Honen adierazle eta adibide

da hau: astean lau edo sei ikastordu hartuz edo emanez

garatutako prozesua nagiegia zela ikusirik, ikastaro

trinkoak, egun osokoak, antolatzen hasi ziren bazterretan.

Halere, aipatutako lau/sei ordukoak baztertu gabe.

Hasierako sua epelduz joan zen. Eta norberaren baitako

su txikiari eragingo zion hausporik ez zen ikusi gizartean.

Zoritxarrez. Bai, ordea, hura itzaltzekorik; gero x e a g o

aipatuko dut hauetakoren bat. Eta euskara ikasteko ord u a n ,

motibazio instrumentala joan zen nagusituz: lantegian eskatu

izana, lana lortzeko beharrezkotzat jo izana. Hori izan

zen, funtsean, euskara ikasteko arrazoia ordudanik; bestelako

barn e - b a rneko arrazoirik falta izan ez bazen ere askotan.

Eta ikasle-kopurua jaitsiz zihoan. Gero eta gutxiago ziren.

Eta gizart e a ren aldetik su-emailerik ez, hausporik ez.

33

JAKiN

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!