12.03.2014 Views

Artikulua ikusi - Jakin

Artikulua ikusi - Jakin

Artikulua ikusi - Jakin

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

EUSKALDUNTZEA KRISIAN? HURBILKETA SOZIOLINGUISTIKOA

Iritzi bilketa

Xabier Isasi

1 . - Eusko Jaurlaritzaren Euskara Biziberritzeko Plan Nagusian

aipatu egiten dira helduen euskalduntze-alfabetatzeare n

maldan behera azal ditzaketen faktoreetako batzuk.

Hizkuntza bat ikastea neketsua da. Bestalde, euskalduntzearen

eta alfabetatzearen emaitzak ez dira onak: hasten

diren askok ez dute ikasturtea amaitzen; hurrengo urtean

gutxiagok jarraitzen; oso gutxik erdiesten dute euskara-

-maila egokia. Horietako askok, gainera, ikasteari utzitakoan,

euskaraz bizitzeko dituzten aukeren urritasunagatik,

galdu egiten dute ikasitakoa.

Ez da beste euskaltegiekin eta hizkuntzak irakasten dituzten

akademiekin ez harremanik eta ez irakasbideen

konparaketarik ere. Euskaltegien mapa bera ere egiteke

da oraindik, bakoitzak bere hazkundeari bakarrik begiratzen

baitio.

Dirulaguntzen banaketan ere, nahiz eta gero eta txikiagoak

izan, badaude oraindik desorekak eta aldeak.

Zenbait euskaltegitan ere bada oraindik euskararen kaltetarako

den ideologizaziorik.

Alfabetatzearen eskaintza osotua zehaztu beharra dago,

bai eta irakasleen prestakuntza areagotzeko beharra

ere. (Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia, 62. or.)

Oro har, faktore horiek, hizkuntza ikasteko zailtasun-nekea,

euskaraz bizitzeko dagoen aukeren urritasuna, euskalduntze-alfabetatze

sektorearen anabasa, diru laguntzen

desorekak eta aldeak eta zenbait euskaltegitan euskararen

kalterako ideologizazioa, neurri batean, matrikula-galeraren

azalgarriak izan daitezke. Baina neurri batean soilik.

Euskaltegietako irakasleriaren lan egoera, euren pre s t a-

kuntza eta motibazioa, helduen euskalduntze-alfabetatzearen

sakabanaketa eta sustapen murritza, euskaldun ikasien

euskarara gizarteratzeko zailtasunak eta laguntza falta,

euskara eta bere hizkuntza komunitatearen kontrako

37

JAKiN

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!