12.03.2014 Views

Artikulua ikusi - Jakin

Artikulua ikusi - Jakin

Artikulua ikusi - Jakin

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

EUSKALDUNTZEA KRISIAN? HURBILKETA SOZIOLINGUISTIKOA

Iritzi bilketa

Are okerrago. Administrazioaren aldetik diskurtso etsiarazle

hau hasi zen plazaratzen: mugimenduak ez du

eman, ez du ematen hartarainoko fruiturik gure gizartean

euskalduntzeari dagokionez. Ez zen, noski, adierazpen argi,

garbi eta esplizitu-esplizitua, baina bai arazoa hurbiletik

eta bihotz barrutik bizi zutenek susmatzeko modukoa.

Balio al du horrenbeste diru eta horrenbeste ahalegin

xahutzea, hain fruitu gutxi lortzeko?

Agian, uste horren argibide dirateke azken urt e o t a n

mugimenduaren irakaspen-zentroak jasaten ari diren diru

laguntzen murrizketak eta estutzeak.

Horiek horrela, neure konbentzimendu sendo eta bizia

agertzen saiatuko naiz. Konbentzimendua; beraz, gauza

subjektiboa; beraz, esperimentalki frogatu ezina. Halere,

lekukotasun bizi izan nahi duena.

1) Mugimenduaren arrakasta txikia ala handia ezin

erabaki da estatistiken bidez bakarrik. Ezin erabaki da era

mekanizistan. Ezin erabaki da ikuspegi materialistaz. Adibidez,

horrenbeste ikastordutan halako maila lortu behar

da, esan ohi da. Baina, besteak beste, baieztapen horretarako

erabilitako erreferentziak ondo aztertu beharko lirateke.

Maila bera ere, zertan datza? Garbi dago, ikasketa

unibertsitarioak dituen bati (eta unibertsitateak maila homogeneoak

ematen ote ditu?) eta esku-langile bati ezin

eska dakiekeela maila bera euskara ikasteko orduan; ezta,

beraz, ikasketa-prozesu bera ere.

Esango nuke ere, aipatu neurri eta neurpide horietaz

baliatzen diren gehienak mugimenduan irakasle bezala

gutxi jardundako jendea izan ohi dela. Beraz, giza ekintza

bat era gizatar betean neurtzeko, garantia txiki samarr a

izan ohi duela

2) Berria-n, ekainaren 27an, irakurri dudanak txunditurik

utzi nau: «Jaurlaritzak, bere aldetik, emaitza akademikoetan

oinarritutako beka sistema ezartzea pro p o s a t-

zen du...». Esan daitekeen gutxienekoa, proposamen diskriminatorioa

dela esan behar da. Noiz pentsatu da Hezkuntzan

horrelakorik planteatzea: irakasleei emaitza akademikoen

arabera ordaintzea? Noiz pentsatu da Osakidetzan

horrelakorik planteatzea: sendagileei eta erizainei gai-

JAKiN 34

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!