24.01.2013 Views

Ene artzain-etxolak - Euskaltzaindia

Ene artzain-etxolak - Euskaltzaindia

Ene artzain-etxolak - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Oihamileko hegia

O IHAMILE erraiten ginion, Urdozeko bidean zen lehen

bixkar horri bainan lehenago ez ote zen izan hau xuxenez

Oihanbide ? Gure etxe gibeletik goraxago hartzen zinuen

bide kurutzean ezkerrerat. Hazinda zenbaitekilako gibelondoan

bazinen, bota harri koxkor bat kabalen aintzinera,

eta berek hartuko zuten Berraariko estreka alderat.

Igande goiza balinbazen, zazpiak alde hori, ematzeko

erranen zuen amak, Iribarrengo Mari joana zela elizarat buruz,

hura baitzen beti lehena bere urrats xehearekin, mantalina

beltxa ahur batean plegatua eta liburu arrosarioak bestean.

Alta Olhagako lehen auzoak ere ari ziren hantxetan xeheiletarik

ateratzen, xaharrak aintzinean eta besteak ez urrun.

Etxean utzia zuten bi auzoek atezaina, Iribarrengoek Frantxixko,

hau bere adin haundian ez baitzen gehiago ateratzen

ere, eta Olhagakoek xakurra. Azken auzo hortan, Mañixek

ere hor zituen urteak, bainan oraino xut ibilki gizona eta balio

zuen ateraldietako, bere galtza beltx, marra xuridunak

ezarririk abiatzen zelarik eta bameko beso-motxa arinagoz

emana.

Haurrak aintzinean joaiten ziren, amak aski goiz prestaturik.

Behar ere, funtsean, behar baitzituzten, errepikatuz,

gogoan freskatu, katiximako hiru galde hek eta otoitz laburrak,

apezak galdeginen zituzkeenak, sarri, meza ondoko katixima

laburrean.

Holaxe doatzilarik batzu eta besteak, Elixagako estrekatik

aterako zaizkote, Belarreko eta Berraburukoen gainera,

Ospitaleko eta Uhideko haurrak. Geroxago, Oihamileko hegian,

junt eginen dute gainetik heldu direnekin, Otsobikoek

11

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!