24.01.2013 Views

Ene artzain-etxolak - Euskaltzaindia

Ene artzain-etxolak - Euskaltzaindia

Ene artzain-etxolak - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

gu denentzat «zu», «to eta hi eta no» baino ederragoa eta denekin,

haundi ala ttipi, errespetua daukana beste bien artean.

Errespetua erakasten zen beraz denbora hetan Uztaritzen,

bai erakasleen ala ikasleen alderakoa. Bainan horra Uztaritzen,

jinen dela errespetuaz besterik 1 aster. Erran nahi

dut: bakantzak, edo oporraldiak. Lehenik, ez dugu horietan

ezarriko, jadanik aipatua dugun Omiasaindu biharamuneko

egun xoil hura. Bainan noIa ziren orduko Ian-arteak eta etxerako

aldiak? Baziren bakantza haundiak, denetan bezala,

udan. BestaIde, hor ginituen Eguberrikoak, eta Bazkokoak,

hamabosna eguneko hori, ezbaian. Bien erdiko hiru ilabeteen

arte hori Iuze kausiturik, gure Iehen urte hetan ziren asmatu

arte-bakantza batzu, hiruna egunekoak, Ihauterietan eta Mendekostez.

Eskola denboretan hatsaren hartzeko, edo aireztatzeko,

baginituen astearen barneko bi aratsalde, «promenada» deitzen

ginituen ibilaIdiak, astelehenetan eta ortzegunetan. Bi

multzo haunditan erdizkatuak ginen ateraIdi horietako, bat

«haundien» multzoa eta bestea «ttipiena», hirugarreneko klasaz

gorakoak eta pekoak. Eman dezagun ehun bat ginela bakotxean

ezbaian, denak lerroan, hirunazka. Bi erakasle zauzkan

multxo bakotxak arduradun edo zaintzaIe, bat emaiten

zen aintzinean, kurridaren urratsa neurtzeko, eta bestea gibelean,

azkenen jarraikarazteko. Multxoak beti batasun bat behar

zuen zaindu, lerro bakotxa bere aintzinekoari jarraikiz,

hausturarik izan ez zadin.

Baginakien norat joan: ortzegunean andana bat Ezkandarat

balin bazoan, Larresoron gaindi Kanboko mugaraino,

bestea Uztaritzeko freretarat zoan. Freretako eskola girixtinoa

zen «anai erakasleena» bere plaza zabal ederrarekin, hau orai

Uztaritzeko pilota-plaza haundia da, xapelgoak hor egiten,

esku-huska ala luzean. Ateraldi hau maiteago zuten pilotariek,

partida ederrik egiten baitzuten hor esku-huska ala atxiki

ttipian. Ezkandakoa urrunago zen eta hau kurritzaile onen

gostukoa; aldiz ez baitziren denak kurritzaileak, lanak zituzten

zenbaitek jarraikitzen, zangoetan pintzak jauziak edo ixter

ondoak sutan ere gizenkorrek. Larreztatzeko eta jostatze-

124

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!