24.01.2013 Views

Ene artzain-etxolak - Euskaltzaindia

Ene artzain-etxolak - Euskaltzaindia

Ene artzain-etxolak - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Etorri zelarik gure sarien eguna, ene baitan naukan J.B.

Etcharren azkaratiarrak, edo J.B. Itzaina aldudarrak, edo C.

Arribilaga senpertarrak edo P. Lazcanotegui urruñarrak, edo

R. Sancinena ainhoarrak zutela irabaziko euskarazko saria,

horiek baitzituzten lehen medailak eremaiten beste gaietan.

Hala da Etcharren azkaratiarrak izan zuela lehen saria bainan

ez euskarazko ariketan; beste saria irabazi zuen harek, euskal

historiakoa. Euskaraz idazketakoa berriz nik nuen irabazi, ez

bainintzan guti harritu: uste nuen alabaina latinez, griegoz

edo frantsesezkoetan lehen zirenek eremanen zutela euskarazkoa

ere. Orduan naiz hasi neure euskarari fidatzen, gehixago.

Oroitu ere nintzan haatik, urte zenbait lehenxago, Baigorrin,

izana nuen holako seinaletto batez: Marguerite Olc;omendy

ene klasako lagun otikorendarrak eta biek ukana ginuena,

bereziki harek bainan nik ere haren ondotik. Hauxe

izan zen kasua: hameka bat urtetan ginenean jaun bikarioak

egin arazi zaukun, katixima ondoan, Euskalzaleen Biltzarraren

sariketako lana; Marguerite Olc;omendy, Elizabehereko

alaba gazteena, izan zen lehen saria ereman zuena, eta nik

nuen bigarrena.

Ez da gehiago holako sariketarik egiten. Egiten direnak

ere bestelako sariketak dira, mailez eta zabaltasunez. Geroztik,

zorionez, ainitz ikasbidetan sartua da euskara, ofizialtasun

zerbaitekin ere orobat. Bainan ez da ahantzi beharko herrian

nola eta zertarik heldu diren oraikoak, eta nor izan ziren

lehenbiziko buru-beroak, apez eta beste, euskararen sustatzen

irriskatu zirenak eta maiz beren sakelatik. Izanak ziren aitzitik

egunak ordu arte, jende eskolatuek uste baitzuten, erdarazkoa

eta erdararena zela jakitate guzia eta jende haundiek

uste baitzuten mintzaira xumeak traba batzu zirela egiazko

aintzinamenduentzat. Detxepare Eiheralarrekoak nola ez

zuen hori deitoratzen bere kantuetan!

Horietarik denetarik jastatu dugu guk Uztaritzeko ikasdenbora

guzian eta guhaur gehienik haunditzen ari ginen zazpi

urte heietan. Gainerat, gerla denbora, 1939 tik 1945 artinoko

hura. Hor ikusi ditugu gure erakasle andana bat, gazteenetarik,

gerlarat joaiten, gehiago ez itzultzeko zenbait, eta

135

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!