24.01.2013 Views

Ene artzain-etxolak - Euskaltzaindia

Ene artzain-etxolak - Euskaltzaindia

Ene artzain-etxolak - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

tsalde batez Larrarteko auzoan gora osatu ginuen Okindeitik

Dorrea eta Kaminorainokoa, Gerezieta eta Lekome ezkerretik

zein hurbil ginituen ikasiz eta agurtuz.

Hor laburzkan eta puntaz punta sailkatzen ditudanek

hartu zuten halere iduri baino gehiago denbora, Bettigazteenerainokoan.

Eguberri pasatu-ta erran zautan Arbeletchek:

«Badituk oraino elizako kargudun eta laguntzaile onak

ezagutzekoak gure herriko girixtinoetan. Ez ginen segur laburzkan

abiatu beste aratsalde batez, beheiti alde Janbattitteneko

Amespil jaun andereak agurtuz, Itzuli Onan eta Lassustean

mintzo bat eginez, Hazketako alderat Arbeletche eta

biak. Alabainan, gu Abittuenerat orduko iluna! Ez nuena nik

Abittuenekoa Jean Hiriart-Urruty bikari jeneral gaia, enekin

apeztua eta ezin ahantzizko adixkide-mina! Hau ez dut segur

behin kondatu ene adiskideeri bainan doala hemen halere.

Abittuenean bazuten amatxi xaharra, ene apez lagun horren

etxeko amatxia, 95 urtetan arras pixkor zagoena eta burua beti

xuxen. Sartu ginen tupustez, batere jo gabe kanpotik zuzen

zuzena Abittueneko sukaldean. Eta joan, hau ohargabean, Arbeletche

supazterrean zagoen amatxiri «kuku» eginez. Gaixoa

orduan harritu, ez baiginituen sartzean ikusiak. «Kuku»

hari, hau zuen xoil xoilik ihardetsi amatxik: «Bainan, nundik

sartu ziizte?» Arraillant eta jostagin hutsa zen Arbeletche eta

amatxik bigarren aldikotz galdea egitean, heian nundik sartuak

ginen, erakusten dio, petik gora, laratzari goiti ... ximinea

xilo beltza, erranez: «Hortik»! Irri egin ginion Arbeletchen

ateraldi frikunari, irri egin amatxi gaixoaren bizkar, bainan

ez zen partida bururatua.

Etxeko berriak, Abittuenekoak, Jean apeza nun zen, ni

nintzala bikario berria, Jeanen laguna, eta beharrenak pasaturik,

ez ginuen ilunaren gatik luzatzerik. Beste aldi batez goizago

etorriko ginela hitzemanik, hartu ginuen etxerako alderdia

eta abiatu ate alderat. Bainan amatxik, Arbeletchen joaiteko

agur hartan, erakusten dio, petik gora, ximineako laratza

eta zilo beltza, erranez: «Etzireztea hortik joaiten, jin bidetik?»

Gure irri zaflak! Badut ustea Xoriteiranoko ilun beltza

argitu zaukula Abittueneko amatxiren erreferak.

221

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!