24.01.2013 Views

Ene artzain-etxolak - Euskaltzaindia

Ene artzain-etxolak - Euskaltzaindia

Ene artzain-etxolak - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

naiz, enemail xumean eta gehiagoko ahalik edo kargurik gabe,

gure apez-arteko eta kristau-maileko biltzarre ta elkarrizketa

guzietan: gure kultura orokorra dugula, Euskal Herri guzikoa,

den bezalakoa, eliza-mailean ere herri-mailean bezala,

hots nahastekatua bainan, orokorki, euskal kultura. Beraz gure

Elizak ere, gure Euskal Elizak, hortarik beretik hobe duela

jokatzea: ez batere euskara nabastekatu eta baxtarta batekin

bainan euskaraz, ahalgerik gabe eta buma gorarik abal bezenbat,

hori delakotz gurea. Halere, beti atea idekiz besteeri

ere, euskara ez dakiteneri, eta xantza bat utziz beti gure artean

kanpotiarrari, bainan hunek ere indar bat eginen duelakoan,

nun bizi den ikusiz, hots, Euskal Herri bete betean.

Zer indar mota eska erdaldun batzu berekin dauzkan

euskaldunari, haurretarik haste? Gure kantua lehenik, hori da

denek errexkienik onartzen dutena eta maite, ederrez eta atseginez

bederen eta bihotzeko atea aurkitzen baitu gure kantuak.

Irisarrin, gehixago ere ardietsi izan dut: katixima ondoan

meza prestatzeak egiten ginituen haurrekin, euskarazko

meza, bixtan dena, irakurgaiak eta xedeak haurrek berek, hots

Aiherran bezala. Ainitz erhi altxatzen baitziren, aldizkatu behar

zen. Baina baziren haur erdaldun batzu, guti baina bazireno

Hala-nola errientaren semea. Hari ere zerbait utzi nabi

bainion irakurtzeko besteen artean, erraiten nion, harek erdaraz

irakur zezala berea. Ezetz! Harek eginen zuela euskaraz

eta bazezakeen, ez baitzen xoroa batere. Nik orduan baldintza

bat emanen nion, kondizionetan, ikastekotan ontsa zer

erran nahi zuen berak euskaraz irakurtzen zuenak. Otoitzeko

xede batentzat berdin egiten ginuen. Eta balinbazen euskaraz

konpreni eta irakur etzezakeen beste erdaldun irakurlerik, erdaraz

eginaraziko nion berea, baten gatik (hots, elebitasuna

bizian bezala elizan ere). Bainan euskarazko irakurgaiak euskaldun

haurreri bereri, zakiteneri, itzul arazten nizkien erdarala,

euskara ez zakitenendako, ez nihaur izanez arteko itzultzale

bainan Irisarriko haurrak berak bilakatuz beren erdaldunen

eskolatzaile. Orai ez dakit gehiago hango berri, ez bainaiz

han, hau erakutsi nahi izan dut bakarrik, ene ustez Euskal

kristauari zor dioguna gure Euskal Elizetan: beti Euskara

gogoan izan, printzipioz eta ofizialki, eta abalaz elizako jen-

298

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!