24.01.2013 Views

Ene artzain-etxolak - Euskaltzaindia

Ene artzain-etxolak - Euskaltzaindia

Ene artzain-etxolak - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

ti nakike, salbu Olhagako Manez lehen auzoak kondatzen

zuen hau. Ari omen zen gure xahar hori lasto ateratzen Bordako

ondoan: lasto a ateraz, ateraz, meta hura, ziriduna, azpitik

lastoa tiratzearen ariaz, zorro haundi batekin sartua; erran

omen zion Manezek berari: «Polliki, Bettiño, zuhaur ondar

horrek azpian lehertu gabe!» Eta Bettiñok beretik: «Baa, ez

die ez zazpi herrikjakinen ni leherturik ere». Egia! Ez baitzen

hura bere burua ezagutarazi beharrez ari izana, ez-eta zazpi

herritan kurritua ere bere denboran.

Horra nolakoak izanak ditugun gure xaharrak. Ezkondu

zirenak ezkondu ziren, horietan, baina ezkontzen zena ez ote

zen etxearekin bederen ezkondua izaiten, erran nahi dut etxeko

lanekin etxearen karga eta eginbide eta griña guziekin, hil

edo bizi, eta ezkontza hori ere, betikotz, zinez! Alabainan, ezkondu

gabe etxean zagoenak ez ote du beste hainbeste egin,

gisa batez, etxeari eta etxeko lurrari lotuz alde bat bere burua!

Entzuten dugu orai, edo guhaurek erraiten, hau eta hura

lehengoen osasunaz. Hala da bai, ikusi ditugula xahar pollitak

eta adin haunditarat helduak, bainan zenbat ote? Azkenik

gelditu ziren batzu ikusi ditugu, eta biziki xahartuak zirenak

miretsi. Bainan lehenago joanak ziren ainitz ez ditugu guk

ikusi. Eta badakigu, ikertzaileen arabera, jendea xahartzen

dela orai, lehen baino gehiago. Behar ere, gaurko aintzinamendu

eta gastu guziekin. Orai baita gero ta gehiago mediku,

erizain, ospitale, zoinu eta xaharretxe, ez da dudarik hobeki

ekarria del a haurra lehenik, eta ondarrean, xaharra; sort' aintzinetik

beretik, haurra bere amaren sabelean zaindua, eta bizi

guzian mila bisita, artamen eta tratatzerekin, mende hunek

zer ez du ekarri! Hori, egungo erakaspen berria, bere ondorio

onak ere dituena: bizia baita beti luzatzen ario Ez dea aski frogatua

orai, gizonaren bizia hogei ta zenbait urtez luzatu dela

azken mende hortan bana-beste eta betiko irrisku txarrak ukatu

gabe! Horrekinjosi behar duguna ere badu oraiko gizonak'

nahi badu zentzuz hartu eta sinetsi: oro ez dituela halere gaurko

berritasunak berekin; badira orai haurrak guriegi eta gastatuegi

hazten direnak, eta osasunez gurdoago eta beratzago

71

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!