24.01.2013 Views

Ene artzain-etxolak - Euskaltzaindia

Ene artzain-etxolak - Euskaltzaindia

Ene artzain-etxolak - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

apainduak apez eta apezpiku sainduen itxurekin, apezgaien

zurezko tokiak bakotxaren jarleku elgarri lotuekin, eta, aintzinean

elizkizun ederren egiteko tauladura zabal ziratua. Han

bai egin ditugula, gain hartako organoa lagun, elizkizun zinez

ederrak, apezgai bat gure koro eta kantuen gidari eta gu denak

kantari, apezgai gazteenek aldareko berettergoa eginez,

argiekin bai eta kurutze, liburu eta intsentsuekin. Orozgainetik

ezin ahantzizkoak dauzkagu guk han iragan oren batzu,

batetik xaramelak, eta bestetik hor egin ditugun otoitz ixilak

ere. Ez dea ote, horgo oren batzuez finkatu gure geroa, hor

hartzen ginituelarik gure bizi guziko delibero-xede bultzadak

eta finkatzen, federik hoberenean, biharko egunak, Jainkoaren

eta gizonen zerbitzuko? Erran behar da ez ginela segur

bakarrik, bakotxaren xede eta erabaki horietan: baiginuen guk

indar bat paregabea: 28 lagun baginituen guhaur bezain gazte

ta suharrak, urteko apezgaiak, eta ere ... Euskal Herri girixtino

bat, gure beha zagoena, itxura guzien arabera, orduko

herrietan.

Hori zen gure Baionako semenarioa, orai arrozten bezala

hasia duguna nahi ala ez hainbeste denboraren buruan. Horri

ere gertatu zaio gure etxalde edo jauregi ederreneri ere gertatu

izan dena: denborak aldatu direla. Bokazioneak eta apezgaiak

xuhurtzen hasiak zirela ohartu zen aski goiz Mgr Vincent,

Baionako apezpikua. Hain zen haundia etxe hori, eta lehengo

denbora batekoa eta gaurkotz desmodatua, nun ohartu

baitziren buruzagiak, gastua nausi zuela eta fortuna gostako

zela nahi bazen ongi antolaturik eta berriturik ezarri. Uste dut

zenbaitek nahi ukan zutela Baionako Eliz'barrutiaren eskuko

atxiki aintzina ere: ez ote ziren elizaren zerbitzuak oro horrara

biltzen ahalko? Apezpikua bera ez bazen, diosesaren zerbitzuak

oro, eta kalonjeak, eta apez xaharren etxea, eta apezgaiak,

bulegoak eta nik dakita, denak horrara bilduz? Lekua

ederra zen eta abantail zenbait bazukeen eskaintza horrek,

bainan abantail guziak ez dira sekulan batean gertatzen: katedralea

gisa guziz deskart eta urrunegi izanen zen eta ere, etxe

haundi horren gastu izigarriak ez ziren ezeztatuko, egiteko ziren

obra haundiak bestalde. Orduan saltzea erabaki zuen elizako

kontseiluak eta beste Elizetxe bat egitea, ttipiagoa, era-

199

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!