24.01.2013 Views

Ene artzain-etxolak - Euskaltzaindia

Ene artzain-etxolak - Euskaltzaindia

Ene artzain-etxolak - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Gero bai, ezin-ahantzizko egunak eta asteak iragan ditudala

nik ene kusietan izan naizen hiru aldietan. Hirugarren aldia

izana dut berriki neure Belarreko anaia-koinatekin, hauk

berek abiarazirik berekin interprete gisa, nahiz, ondarrekotz,

elgar ederki hartzen zuten berek ere, familiako atxikimendu

eta maitasun hura baita orozgaineko laguna eta mintzaira.

Ipar-Ameriketako ibilaldia, Mixel Garikoitz Sainduaren

harikoa izan dut arte hortan, nolazbait: hau baitzen kristau

gogoeta eta otoitzezkoa. Mareel Tillous, amerikar euskaldunen

apez xuberotarrak zuen apez predikari baten laguntza

eskatua Baionako Apezpikuari. Ene adiskide Josep Camino

bikari nagusia ez dut sekulan aski eskertuko, Moleres apezpikuarekin,

nihauk ez baitakit nolaz, ni hautatu nindute1akotz

hiru asteko misionetto horrentzat. Han aurkitu ditudan ezagun

guziez bestalde, erran dezaket, hemengo ahaide eta adiskideek

jakin dezaten: hemengoak direla eta zinez gureak eta

gutarrak, hango gure euskaldunak. Ez, ez zuten hemengo

igande eta bestaburueri zorrik, guk San Franciscoko eliza

frantsesean, eta Bakerstieldeko sala haundian, eta Chinokoan

egin ditugun ofizio zeremoniek. Han ere dauzkate holakoetan

gure euskaldunek, hemen ezagutuak zituzten andere

kantariak eta gizonen orroa, eta, kleron-atabalekin, klika fanfarra

ozena eta sakramenduetarako lehia, ahala dute1arik.

Bestalde, hangotuak direnez, elizaz, mintzairaz eta kulturaz,

nik ez dezaket gehiago erran, holako pasaia laburrarekin,

badirela baizik, eta ainitz, euskaldunetan, liturgia gidari

animatzaileak eta oro. Bainan bere kulturan eta mintzairan

otoitz eta gogoeta egiteak baduela zerbait gehiago, hori bai

erran dezaket, ikusitik. Aratseko biltzar, mintzaldietan nonbre

ttipixagoan ikusi nituela aitortuko dut, bainan biltzarre pollit

eta beroak izan ginituela erranez halere. Eta goraintziak han

ikusi nuen Ortzaiz-Etxeberriko Minaberry apez lagunari!

Eta gazteak, eta haurrak, lehen kominione hartakoetarik

has te, ikusi ditut, batzu euskaraz polliki ari eta hango erdaran,

denak han sortuak, hori berriz gure euskaldun fededunen geroa,

Amerika betean. Agian, ni baino argituagoko batek eskainiko

ahal dauzku egun batez gure hango anai-arreben historia

aberats eta ederraren berriak xehetasunekin.

327

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!