24.01.2013 Views

Ene artzain-etxolak - Euskaltzaindia

Ene artzain-etxolak - Euskaltzaindia

Ene artzain-etxolak - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

henago etzirena hor beren sasoinean Etxebertzeko gereziak!

Gorri-gorria egiten zirelarik hauk maiatz ondarrean, ez ginen

lo egoitekoak handik pasatzean, uzten baginituen ere gorritzerat.

Behin beraz, hitzartu ginen, denak edo denen buru jartzen

ziren batzu segurik, beheretiarrak ere gurekin jinak, iduri

laburzkan, gerezietarat joaiteko. Han ginen bi jauziz, gu,

Betti, Damatit eta Bastidakoak bainan ere, behere aldetik, beren

bidea utzirik, Henri, Xan, Guillaume eta Justin, hots, orduko

haundien guziak gereziaren puntan. Bainan errana dut

urrunerat ezagun eta nabari ginela gure kalaxka eta garrasiekin,

pika ta beleak artora he1tzen direlarik bezala. Hain zuzen

huna nor ikusten dugun eta entzuten bat-batean gure gereziaren

gainetik: hura bai, Etxebertzeko Jan Luis, Buztinagako

etxe izkinan beheiti gure ganat heldu bi jauziz eta ez segeretuan

bere oihuekin, horrek berak baitzuen galdu ere, funtsean:

«Deubrien figurak, emanen dauzkitziit ba nik gereziak!»

Gerezietan geldi izan balitz oraino, bainan baziren gure artean,

ez erran nor, gerezi aldaska osoa tiratzen baitzuten arbolatik

bere fruituekin, fiteago egitea gatik!

Orduan jakizu, irakurlea, denek laburtu ginituela gerezi

biltzeak eta besteak, pirripitaka jautsiz arbolatik, goiti joanak

ginen baino zaluago. Eta laster, eta laster, lekuak hustu ginituela

Latxetako alderat. Beheretiarrek bazakiten ba handik

norat har gero, Etxezaharreko pentzearen xeheilen gainetik,

erreka txar hura jauzian pasa eta lbarlako zolan beheiti Mukurtzeko

zubirat eta azkenik Oihanarterat: ba, segur, gutarteko

pika-kafira miatzale batzuek ere eta eskuz-arraintzari

goiztiar zenbaitek bazazkitela xokoak eta pasaiak, Xinkoeneko

zubiraino. Jan Luis aldiz han gelditua zen biderdi: zertan

akituko zen, gaizoa, bi oihuz egina zuen bere lan guzia, alegia

biziki kexu. Ez baitzen ordea hortan oro gelditu afera: baitzuen,

denaden, gutarik batek bederen bere kontzientziako kilika.

Hura zen Justin, ez segur ttonttoena bainan finen a ba

hain segur. Beraz, ihesi gindoazin lasterkarietan, Justin gelditzen

da bat-batean erranez: «Ez! Eztuk hori: ni banoak Jan

Luisi barkamendu galdegitera». Eta joan Justin, guretako ere

30

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!