12.03.2014 Views

Euskal liburugintza 2001 - Jakin

Euskal liburugintza 2001 - Jakin

Euskal liburugintza 2001 - Jakin

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

EUSKAL LIBURUGINTZA 2001

• JOAN MARI TORREALDAI •

L i b u ru g i n t z a ren baitan literaturak duen pisua %16

eskas da. Ez da pisu handia. Txikiegia ematen du, Europa

barneko beste herriekin konparatuta. Catalunyan, hurbileko

erreferentzia bat ematearren, bestalde, gure maila berean

dabiltza.

Nobedadeek hartzen dute merkatuaren zatirik handiena,

eta agian handiegia: %76,6, eta berredizioak %23,4.

Merkatua zabala balitz indar gehiago behar luke berr a rg i-

talpenak. Merkatu txiki bat etengabe produktu berriz elikatzen

ari den erro t a ren itxura hartzen zaio literaturako editorialgintzari.

Erosle eta irakurle berriez elikatu beharre a n

titulu berriz elikatzen bide da literatur merkatua.

Nobedadeetan jatorrizko liburuak du nagusigo osoa:

%81,6. Olerkian %25 itzuli da eta narratiban %20. Datu

hauek ikusita zertan esanik ez da titulu gutxi, gutxiegi,

itzultzen dela helduen literaturaren alorrean. Zergatik da?

Merkatuan tirarik ez duelako itzulitakoak? Autore eskubide

eta itzultzaile eskubide guztiekin garesti ateratzen delako

itzulitako liburuaren edizioa? Itzulpen politika jatorrik

ez dagoelako? Ingurukoekin ezin duelako lehiatu, esate

baterako, garaiz merkaturatzen? Arazoak arazo, arrazoiak

arrazoi, kontua da literatura gutxi itzultzen dela. Baina ez

da erraza bakoitzari berea eman eta bide seguru bat markatzea,

gurpil zoro zurrunbilotsu hau hautsiz.

Eleberria. Ipuina................................ 56,1

Olerkia............................................... 17,-

Antzerkia........................................... 7,6

Herri-literatura. Bertsoa..................... 5,1

Saioa. Poligrafiak............................... 8,9

Generoak nahasian........................... 1,2

Besterik.............................................. 4,1

% 100

Generoen arteko banaketan narratiba ageri da nagusi,

beti bezala, pro d u k z i o a ren erdia eta gehiagorekin. Bigarren

lekuan datorren olerkiak bai iaz eta bai aurten hobetu

egin du bere postua, baina baliteke datozen urteetan

atzerakada izatea, hain zuzen ere Susa argitaletxeak XX.

mendeko poesia kaieren argitaraketa amaitzen duenean.

JAKiN 34

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!