03.04.2014 Views

Revista ''Langabezian'' nº 6.pdf

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

2014ko Martxoa 5

Langabeziaren eta prekarietatearen

aurka langileen eta langabetuen

borroka bateratua!

Krisi ekonomikoa mundu osoko langile klaseari

gogor eragiten ari zaio. Euskal Herria ez da nazioarteko

testuinguru honetatik libratzen eta hemen

ere, iaztik hona, geroz eta gogorrago ari da

kolpatzen krisia. Hemen ere Europako gainontzeko

lurraldeetan aplikatzen

diren politika eta

murrizketa berberak

eta langile klasearen

bizi kalitatea okertzen

duten erasoak ditugu.

Langabezia eta prekarietatea

izurrite bat

bezala zabaltzen ari

dira.

Egoera honi aurre

egiteko “Langabeziaren

eta prekarietatearen”

aurkako kanpaina

jarri dugu martxan

Euskal Herria Sozialistatik.

Kanpainaren

helburua kaleratzeen

aurrean oposizio gogor bat antolatzea, eta langabeziari

eta prekarietateari aurre egiteko plan orokor

bat defendatzea dira. Hauek dira atera dugun taula

errebindikatiboko puntuak: Langabeziaren eta

prekarietatearen auka: 1. Ezin dugu onartu lanpostu

gehiago suntsitzea. Borroka dezagun lanpostu

guztiak defendatzearen alde. EEErik ez! 2. Langabezia

igo arren, langile askori lan eguna luzatu diete

modu abusiboan, eta gainera ordu estrak merke edo

doanik egitera behartuta daude. Lana banatzearen

alde, lan astea 35 ordukoa soldata murriztu gabe!

3. Erretiro adina 60 urterekin soldataren 100% kobratuz

eta errelebu kontratuekin, enpleguaren oreka

mantentzeko. 4. Gobernuek milaka milioi euro

eman dizkiete patronalari eta bankuei, langileei aldiz

kantitate horren zati txiki bat eskaintzen zaie.

Asko dira asetzen ez diren behar sozialak, batez ere

hezkuntzan, osasunean, zaharrenentzako arretan,

haurtzaindegi publikoetan, azpiegituretan, etab...

Beharrezkoa da zerbitzu sozialetan inbertsio publikoak

handitzea eta kalitatezko lanpostu publiko

duinak sortzea. 5. Langabeziak langile kualifikatuei

zein formakuntza apalagoa dutenei eragiten badie

ere, irudi distortsionatu bat sortu nahi da lana ez

aurkitzearen arrazoia gure ezjakintasuna eta formazio

eza dela erakusteko. Hala ere, gure interesekoa

da gure kualifikazio profesionala hobetzea,

baina horretarako beharrezkoa da benetako aukera

eta eskuragarria izatea, eta gastu gehiago ez ekartzea.

Formakuntza publiko, kalitatezko

eta doakoaren alde. 6.

Doako garraio publikoa langabetuentzat

7. Higiezinen espekulazioak

artifizialki puztu zituen

etxebizitzaren prezioak parasito

gutxi batzuren onerako. Egoera

honi esker bankuak aberastu egin

dira azken urteetan eta gainera

gobernuek laguntza milioidunak

ematen dizkiete. Bien bitartean,

enbarguak eta etxe kaleratzeak

ikaragarri handitu dira ordaindu

ezin izanagatik. Langabetuen hipotekak

berehala izoztearen alde!

8. Langileok gure lanari esker

bizi nahi dugu, baina kapitalistek

ezin badute denontzat enplegua

bermatu, modu duin batean bizitzen jarraitzeko eskubidea

dugu. Lanpostu duin bat edo langabeziak

irauten duen bitartean hilean 1.200 euroko BSIren

pareko laguntza mugagabea aldarrikatzen ditugu!

9. Enplegua mantendu ahal izateko, beharrezkoa

da oinarrizko ekoizpen palankak gizartearen esku

egotea: bankaren, enpresa handien eta krisian eta

deslokalizazioen mehatxupean dauden enpresen

nazionalizazioa langileen eta hauen erakundeen

kontrolpean.

Langileen eta langabetuen borroka bateratuarekin,

programa sozialista eta internazionalista batekin

horniturik eta borrokarako estrategia argi eta sendo

batekin soilik egin diezaiekegu aurre gure klaseko

etsaiei.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!