15.01.2015 Views

Castellano - Gobierno de Navarra

Castellano - Gobierno de Navarra

Castellano - Gobierno de Navarra

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Bigarren , hirugarren eta laugarren saioetan moldatu

eta egokitu ditugu, zehazten diren edukiei

begira, kontuan hartuz hirugarren zikloko 6. mailako

ikasleentzako curriculum-a.

Azken saioan hiru kamishibai horiek antzeztu genituen

eta azken zehaztapenak egin genituen; testua

behin egokitua, performance bera txukun egiteko

trebatu ginen kamishibai bakoitzak dituen

ezaugarriak ongi geureganatu arte.

EIBZn gainbegiratu ziren kamishibaien hizkuntza

kalitatea bermatze aldera eta, dagoeneko, kamishibai

ale zenbait maileguan daude eta ikastetxe

batean baino gehiagotan erabili dituzte.

Ipuin hauek eta erabilitako antzeztoki txikia

Japoniatik ekarritako jatorrizko kamishibaiak eta

butaiak dira. EIBZ Japoniako IKAJA elkartearekin

elkarlanean ari da kalitate handiko kamishibaiak

eskaini ahal izateko.

Kamishibai praktikan ikasleekin

Helburua bereziki A eredurako kamishibai batzuk

egokitzea eta prestatzea zen, Eultzako ikasleekin

lantzeko eta, EIBZren bidez, A ereduko beste irakasleei

eskaini ahal izateko. Eultzako A ereduko

irakasle gehienak ados izateak biziki erraztu du

proiektua. Izan ere, xedea zen LHko 3. zikloko A

ereduko ikasleek kamishibai batzuk kontatzea HH

eta LHko lehen zikloko ikasleei.

Eultzan, pasa den ikasturtean, A ereduko eta ziklo

ezberdinetako ikasleen arteko hainbat jarduera

egin genuen. Zehatz izateko, 6. mailako ikasleek,

hirunaka edo launaka, euskarazko saio bat eman

zieten 4 urteko ikasleei. A ze ustekabe polita hartu

genuen jarduera harekin, ikasleen erantzuna ikustean!

Ikasle zaharrenak eredu dira txikientzat eta

oso motibagarria egiten zaie batzuei eta besteei.

Guk nahi badugu ikasleek gelan ikasitakoa erabiltzea,

euskarri zenbait eskaini behar diegu… eta

butaia -antzeztokia- eta kamishibai egokituak

horretarako tresna ezin hobeak dira.

Ikasleekin izandako esperientzia oso aberasgarria

izan da, beraien inplikazio maila altua izan da,

beraiek izan baitira ekintzak proposatu eta prestatu

dituztenak.

Izan ere, esperientzian parte hartzeko oso interesatuak

eta motibatuak agertu dira, eta denbora

falta dela medio parte hartu ezinik geratu diren

ikasleak penaz geratu ziren.

Ahozkotasuna izan ohi da hizkuntzen irakaskuntzan

lantzen den atalik zailenetako bat. Guk ikasleek

klasean ikasirikoa erabiltzea

nahi badugu ere, hots, hizkuntza

modu naturalean erabiltzea nahi

badugu ere, sarri klaseko ohiko

esaldiekin konformatu behar izaten

dugu. Esperientzia honek erakutsi

digu badirela gai komunikatzeko,

duten hizkuntza mailarekin,

egoera erreal batean -kasu honetan

txikienen irakasle paperean-, eta hizkuntza

estrategia ezberdinak erabiltzen dituztela ulertarazteko.

Esperientzia moduan hasi dugun ekintza honi

jarraipena eman nahi diogu, proiektua ongi egituratu

eta sendotu eta ikastetxeko euskara programazioaren

parte izatea.

Bi hitzetan: helburuak bete dira eta oso esperientzia

aberasgarria izan da. Eta bukatzeko, zer hoberik

Japoniako ipuinen bukaera formula baino Hala

izan bazan, hala ez bazan… oshimai.

i JIMENEZ MAIA, Josu: Kamishibai: “Japoniako ipuinak...euskaraz” in Hik Hasi aldizkaria, 108 zenb., 2006ko maiatza

43

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!