15.07.2013 Views

"Eliz omenaldi" liburua

"Eliz omenaldi" liburua

"Eliz omenaldi" liburua

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

JUAN URTEAGA (1914-1990)

Juan Urteagaren erroak Bizkaian

atzemaiten ditugu: Balmaseda

hirian.1914an sortu zen Juan Urteaga.

1919an Urteagatarrak Donostiarat

etorri ziren. Luis Urteaga, Juanen

aita, orduko organo joile hoberenetarik

zen. Ez da beraz harritzeko Juan,

haren semea , zazpi urtetako piano

joile trebatua balinbazen.

1934an, diru laguntza bat ukanik,

Pariserat joan zen Juan Urteaga. Orduko

musikari famatuenekin egin zituen

bere ikasketak, bereziki Marcel Dupré, organista aipatua.

1940an muntatzen du, Donostian, kantari talde bat eta “Coro Easo”

ren buru da. Urte aberatsak.1950 inguru hortan, galdegiten dute Porto-Rico

ugarterat. Egun batez, ezindua,oto ixtripu batek arras zauritua

uzten du. Badoa berriz Donostiarat.

1959ko Urtarrilaren 12an, Donibane Lohizuneko organo joilea, Charles

Lebout, zendu zen. Juan Urteagaren izena aintzinatzen dute eta zoingehiagoko

batean,Urteaga da hautatua eta izendatua, Donibaneko

organo handiaren arduradun. Bazuen nun zer egin! Igandetan,bi,hiru

meza; ehorzketak; kantu berri egile, bai “Begiraleak”taldearentzat,

bai “Estudiantina” xirribika joilentzat, bai eta laster,Euskal-Herriko

koralentzat, gutienetik 300 bat euskal eliz-kantu sortu edo apaindu

zituen. Bestalde, hemen ez ditugu aipatuko baizik, Belokentzat eta

ainitz anaidirentzat egin dituen kantuak frantsesez...eta españolez !

Hegaldaka labur hau bururatzean erraiten ahal dugu Iratzeder,Gabriel

Lerchundi eta Juan Urteagaren lanak, liturgiari buruz, ezin izartuak

direla. Itzulpenetan arizan diren guziak ez ditugu ahanzten, bixtan

dena. Gutarik bakotxak Euskal-Herrian, berrogoi urte hotan parte

hartu dugu gure elizkizunetan, eta ainitzak ezagutzen ditugu, orai

frogatuko dugun bezala. Bainan ezin ditazke utz, aipatu gabe, gure

koraleri esker hedatu diren kantu berriak: hiru ehunez goiti ! Seurki,

deneri eskerrak zor diozkategu, bainan bereziki, gaurko gure omenaldia

egiten zaioteneri: Aita Xabier Diharce, Iratzeder, Aita Gabriel

Lerchundi eta Juan Urteaga.

8

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!