03.10.2012 Views

HENAC

HENAC

HENAC

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

HENAC

Sarrera Printzipio metodologikoak

1.2. Printzipio metodologikoak

Europako Erreferentzia Marko Bateratuak zenbait gogoeta egitera bultzatzen

du hizkuntzen ikaskuntzan eta irakaskuntzan dabilen oro. Proposatzen du

geure buruari galdetzea, batetik, ea zer egiten dugun benetan, besteekin hitz

egiten dugunean edo elkarri idazten diogunean, ea zerk ematen digun horrela

jarduteko gaitasuna, eta gaitasun horietatik zein landu behar ditugun

hizkuntza berri bat ikastean. Bestetik, nabarmentzen du jakin beharra dagoela

nola zehaztu behar ditugun gure helburuak eta nola ebaluatu behar dugun gure

garapena, hizkuntza baten erabateko ezjakintasunetik hura eraginkortasunez

menderatzera garamatzan bidean. Eta bukatzeko, galdetzen du ea nola

gauzatzen den hizkuntza baten ikaskuntza-prozesua, eta ea zer egin

dezakegun geure buruari eta beste pertsona batzuei hizkuntza bat hobeki

ikasten laguntzeko.

Galdera horiei erantzunda, ondorio honetara iritsi gaitezke: hiztunak, oro har,

zeregin edo ataza batzuk burutzen dituzten gizarte-eragileak dira, horretarako

komunikazio-gaitasunak erabiltzen dituztenak. Eta gogoeta hori ardatz hartuta,

eredu sozio-kognitibora iristen gara: erabiltzaileak euren gaitasun kognitiboak

erabiltzen dituzte hizkuntza-jarduerak testuinguru jakin horietan gauzatzeko;

hots, egoera batean, testuinguru batean, eta arlo batean helburu jakin bat

duten jarduera batzuetan parte hartzeko gai diren gizarteko kideak dira.

Eta horrek guztiak hiru ondorio ekartzen ditu, metodologiari lotuak:

a) Hizkuntzen ikaskuntza- eta irakaskuntza-prozesuaren oinarria da

hizkuntza-jarduerak egitea. Hau da, metodologiaren ardatza izanen da

hizkuntza-baliabideak erabiltzen ikastea eta irakastea, ekintza batzuk

gauzatzeko. Hizkuntza-jarduerak, gizarte-testuinguru zabalago baten

osagai dira, eta testuinguru horrek berak ematen die esanahi osoa.

Beraz, curriculum baten xede nagusia izan beharko litzateke maila

bakoitzean hiztunak zein komunikazio-jarduera egiteko gai izan

beharko lukeen zerrendatzea, eta jarduera horiek egiteko zein hizkuntzagaitasun

garatu beharko lituzkeen zehaztea. Eta ikaskuntza- eta

irakaskuntza-prozesuan hizkuntza-jarduerak didaktizatzeko ataza oso

tresna baliagarria da. Atazez mintzo gara, jardueretan gizabanako

batek edo gehiagok euren gaitasun espezifikoak emaitza jakin bat

lortzeko era estrategikoan erabiltzen dituztela adierazteko.

13

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!