03.10.2012 Views

HENAC

HENAC

HENAC

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

HENAC

Sarrera Printzipio metodologikoak

esaldiaren muga ere gainditu egiten dute (izenordain anaforikoak,

lokailuak, testu-antolatzaileak, aurrerabide tematikoa, testuen

ezaugarri pragmatikoak...). Egun testua da unitate; horrek zenbait

fenomeno komunikatibo lantzeko esparru zabalagoa ematen du.

Horrela, bi ideia ari dira nagusitzen: batetik, zenbait hizkuntzafenomeno

ezin direla gramatikaren ikuspegi hutsetik azaldu, eta

bestetik, hizkuntza ezin dela gramatikaren arlora mugatu, eta

eguneroko komunikazioan erabiltzen den hizkuntzara eraman behar

dela (pragmatikara).

5. Egokitasuna: testu-generoen ikuspegitik, zuzentasun

gramatikalaren kontzeptua ez da nahikoa komunikazioa aztertzeko.

Horretaz gain, hizkuntzaren egokitasunaz hitz egin beharko dugu:

hizkuntzaren erabilera egokiak zuzena izan beharko du (gramatikari

dagokiona), testuala (testu-generoari dagokiona) eta pragmatikoa

(testuinguruari dagokiona). Hiru tasun horiek ez dira elkarren

aurkako, elkarren osagarri baizik.

6. Komunikazio-gaitasuna: hizkuntzak bi alderdi ditu: linguistikoa eta

komunikatiboa. Garai batean alderdi linguistikoa bultzatzen zen; hau

da, hizkuntzaren gaineko ezagutza (hizkuntza-gaitasuna). Egun,

ordea, ikusi da hiztun oso bilakatzeko hizkuntzaz baliatzeko

gaitasuna (komunikazio-gaitasuna, alegia) beharrezkoa dela.

Honenbestez, hizkuntza sistema bat dela esateak honen alderdi estrukturala

nabarmentzen du, eta ondoren zehazten den moduan deskriba litezke

hizkuntzen ikaskuntza eta erabilera guztiak:

Hizkuntza erabiltzea hizkuntza-jarduerak burutzea da, zenbait gaitasun

erabilita: gaitasun orokorrak, komunikazio-gaitasunak eta hizkuntzagaitasunak.

E t a hizkuntza-jarduera horiek zenbait testuingurutan gauzatzen

dira, zenbait baldintza eta mugaren mende. Jarduera horiek gauzatzeko

prozesu batzuk abiatu behar dira, arlo espezifiko batzuetan gai jakin batzuei

buruzko testuak ekoizteko eta jasotzeko. Eta egin beharreko atazak

gauzatzeko estrategia eraginkorrak erabili behar dira. Horrela, hizkuntzajardueretako

partaideek euren gaitasunak sendotu edo moldatuko dituzte,

jarduera horien gainean duten kontrolaren bidez.

17

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!