03.10.2012 Views

HENAC

HENAC

HENAC

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

HENAC

Hizkuntza-jarduerak eta estrategiak Ulermena

1- Gai da abisuak eta jarraibide zehatzak oso ongi ulertzeko, baita eremu

teknikoan ere, arloa ezaguna badu: elkarteko, laneko eta bere arloko

tresnak, prozedurak, jarraibideak…

2- Gai da deskribapen xeheak oso ongi ulertzeko. Deskribapen

psikologikoak ere ongi ulertzeko gauza da: jarrerak, sentimenduak eta

emozio-graduak, elkarrizketetan, azalpen eta kontaketetan.

3- Gai da pasarteak, gertaerak, pasadizoak, kontaketa historikoak… xeheki

ulertzeko, aurrez aurre entzun, nahiz grabazioan entzun.

4- Gai da telebista eta irratietako kontaketa eta azalpen gehienak ongi

ulertzeko, gaur egungo gaiez ari direnean: albistegiak, informaziosaioak,

filmak, dokumentalak, telesailak, reality show-ak… Ideia

nagusiak ulertzen ditu, eta baita xehetasun asko ere. Traba handia egiten

diote, hala ere, egitura nahasiek, esamolde eta egitura ezezagunek…

5- Gai da bere intereseko hitzaldi, diskurtso edo jardunaldietako

komunikazioetako kontaketa eta azalpenetan ideia nagusiak ulertzeko

(izan gai zehatzak, izan gai abstraktuak, izan zuzenekoak, izan

grabatuak), hizkeraren erritmoa eta egituraketa egokiak direnean.

Egitura nahasiekin, ordea, arazoak izan ditzake.

6- Gai da komunikabideetako elkarrizketak eta eztabaida gehienak

ulertzeko. Solaskideen jarrera eta aldarte nagusia zein den ere

antzematen du.

7- Gai da zuzenean entzuten dituen elkarrizketa gehienak ongi ulertzeko,

hurbileko gaiez ari direnean: kaleko elkarrizketak, seme-alabek

lagunekin izaten dituzten solasaldiak, euskaltegiko irakasleen arteko

solasaldiak… Ahalegina eskatzen dio, hala ere, eta erne egon behar du.

Tarteko xehetasun batzuk gal ditzake.

8- Gai da norbait iritzia ematen ari denean, bere iritzi eta argudioak ongi

ulertzeko. Xehetasunak eta arrazoi osagarriak ongi ulertzen ditu, batez

ere esplizituak direnean. Hiztunaren jarrera eta aldarte nagusia zein den

ere antzematen du: ezustekoa, zoriona, tristura.

9- Gai da zuzeneko eta telebistako eztabaidak ulertzeko, egungo auzi sozial

eta politikoez. Partaideen aldarteari ere antzematen dio. Arazoak izan

ditzake gaia ezezaguna denean, eta solaskideek batera hitz egiten

dutenean.

49

B2

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!