03.10.2012 Views

HENAC

HENAC

HENAC

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

HENAC

Hizkuntza-jarduerak eta estrategiak Adierazpena

4- Gai da solaskideari esandakoa argitzea eskatzeko, oso era errazean.

5- Gai da ulertu ez dituen hitz-gakoak edo enuntziatuak azaltzea eskatzeko,

esamolde eginak erabiliz.

6- Gai da zer ez duen ulertu esateko.

3.2.3. A2 Adierazpena

A2 AHOZKO ADIERAZPENA

Orokorra: gai da bere hurbileko bizipenei lotutako testuak sortzeko, esaldi eta

esapide mailakoak. Badaki egoera arruntetan komunikatzen, baldin eta

ezagunak edo ohikoak dituen gaiei buruzko informazio-truke erraza eskatzen

badute. Gauza da bere iraganaz narrazio eta deskribapen errazak egiteko, eta

baita ere berehalako beharrak adierazteko. Gauzak modu soilean esaten ditu,

labur, eta oinarrizko egiturak erabilita. Oso hizketaldi geldoa du, akatsez,

etenez eta itzulinguruz betea, eta batzuetan ez zaio ongi ulertzen.

Solaskidearen laguntzarekin aritzen da maiz.

1- Gai da argibide errazak emateko eta ulertzeko: toki batetik bestera nola

joan, errezeta laburrak, zerbait nola egiten den... Gai da, orobat, mapa

eta planoetan bidea galdetzeko edo adierazteko.

2- Gai da pertsonen, ibilgailuen, lekuen, paisaien eta eguraldiaren

deskribapen objektiboak egiteko. Gai da konparazio sinple batzuk

egiteko.

3- Gai da eguneroko gertaeren kontaketa laburrak eta xumeak egiteko

(pasadizoak, bizipenak, albiste laburrak…): sorpresa bat, gertatutako

zerbait… Ideia orokorrak ematen ditu, nolanahi ere.

4- Gai da kontatzeko aisialdian zer egitea gustatzen zaion, zer egiten duen

lanean, nolako heziketa jaso duen, zer interesatzen zaion…

5- Gai da eguneroko bizitzako azalpen laburrak emateko: festak, kulturajarduerak…

6- Gai da zerbaitekin ados dagoen edo ez adierazteko, justifikazio handitan

sartu gabe. Gai da hurbileko gauzez zer pentsatzen duen modu soilean

esateko.

7- Gai da ingurukoekin planak egiteko, hitzorduak jartzeko, eta zer egin

daitekeen edo ez proposatzeko. Gai da iradokizunak egiteko,

37

A2

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!