HENAC
HENAC
HENAC
You also want an ePaper? Increase the reach of your titles
YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.
HENAC

Hizkuntza-jarduerak eta estrategiak Adierazpena

A1 IDATZIZKO ELKARRERAGINA

Orokorra: gai da eguneroko bizitzan erabiltzen den zenbait hitz eta esapide

irakurtzeko, eta irakurritakoari idatziz erantzuteko, hizkuntza-baliabide gutxi

batzuk erabilita.

1-Gai da zenbait ohar informal sinple irakurri eta idazteko (ogia erosi,

bihar etorriko naiz, liburua erosi dut…): SMS mezuetan, mezu

elektroniko errazetan…

2- Gai da agurtzeko, eskerrak edo zorionak emateko edo jasotzeko,

postaletan eta lagunarteko eskutitz motzetan, SMS-etan, zoriontxarteletan

edo posta elektronikoetan.

3- Gai da informazio errazak eskatzeko eta emateko, bere buruaz eta

besteez (bizitokia, ohiturak, zaletasunak…): postaletan, posta

elektronikoetan, chat-etan, oharretan, formularioetan…

3.1.3. A1 Adierazpena

A1 AHOZKO ADIERAZPENA

Orokorra: gai da eguneroko bizitzan euskaraz sarri erabiltzen diren hitzak eta

esapide mailako testuak sortzeko. Bere berehalako beharrak asetzeko esaldi

soilak osatzen ditu. Badaki bere buruaren eta besteen aurkezpena egiten, eta

pertsonak eta bizitokiak deskribatzen. Azaleko harremanak izan ditzake, batez

ere galde-erantzunen egituran, baldin eta solaskideak argi hitz egiten badio,

eta laguntzeko eta errepikatzeko prest badago.

1- Gai da bere burua aurkezteko: izena, herria, adina, helbidea, telefonoa,

lanbidea, zaletasunak…

2- Gai da zenbakiak, zenbatekoak, salneurriak eta orduak erabiltzeko.

3- Gai da gauzak eskatzeko, emateko eta eskaintzeko. Gai da, baita ere,

zerbait proposatzeko edo agindu edo aholku errazak emateko.

4- Gai da non bizi den esateko, eta bere bizitokia modu sinplean

deskribatzeko: non dagoen, zein itxura duen…

5- Gai da, modu sinplean, gauzak eta jendea deskribatzeko.

6- Gai da zer eguraldi egiten duen esateko, edo iragarpenaz galdetzeko.

31

A1