03.10.2012 Views

HENAC

HENAC

HENAC

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

HENAC

Hizkuntza-jarduerak eta estrategiak Adierazpena

buruzko hizketa soilak eta koherenteak osa ditzake, nolabaiteko jariotasunez.

Gauza da gertaeren, nahien eta asmoen berri emateko, eta gauza da, orobat,

bere iritziak labur-labur arrazoitzeko. Zailtasunak ditu, alabaina,

zehaztasunean, zuzentasunean, jarioan, eta erregistroan hartzaileari egokitzen,

baina konpentsazio-estrategiei esker, eraginkorra da, eta komunikazioa ez da

erabat eteten.

1- Gai da gai praktikoetako argibideak emateko, zehaztasunez: ohiko

tresnen erabilera, bizikidetzarako aholkuak, errezeta laburrak, zerbitzuen

erabilera…

2- Gai da pertsonen deskribapen xeheak egiteko (zaletasunak, familia,

ikasketak…), eta baita ere objektuena, tokiena, paisaiena eta zerbitzuena.

Kokapen xehea ematen ahal du.

3- Gai da pertsonen deskribapen psikologikoak egiteko, baina oso modu

errazean. Gai da nola dagoen edo sentitzen den modu soilean azaltzeko:

atsegina, maitasuna, haserrea, poza, harridura...

4- Gai da eguneroko gertaerak kontatzeko, modu sinple eta linealean:

pasadizoak, ustekabeak, bizipenak, albisteak... Ideia orokorrak ematen

ditu, eta xehetasun batzuk ere bai. Gai da, orobat, gertaerek sortzen

dizkioten emozioak nolabait transmititzeko.

5- Gai da hainbat iturritatik informazioa laburtzeko, jatorrizkoari oso lotuta.

Gai da, liburu, film, eztabaida eta dokumental errazen laburpenak

egiteko, eta bere inpresioak emateko, eta iruzkin laburrak egiteko.

6- Gai da haurrei ipuin errazak kontatzeko, eta baita asmakizunak eta hitzjokoak

esateko ere.

7- Gai da azalpen laburrak egiteko, nolabaiteko jariotasunez, gai arruntei

buruz, edo bere alorreko gaiei buruz, batez ere aurrez prestatuak badira.

Eta gai da egiten zaizkion galderei erantzuteko.

8- Gai da asmoak eta planak xeheki azaltzeko. Bestalde, ametsak,

itxaropenak eta nahiak ere agertzen hasia da, xehetasun handiegitan sartu

gabe.

9- Gai da, solasaldi informaletan, bere iritzia labur emateko, eta besteen

iritziaz iruzkin laburrak egiteko, gaia gertukoa bazaio. Ideia osagarriak

eta adibideak eman ditzake, zenbait aukeraren alde onak eta txarrak

nabarmenduta, eta arrazonamendu logikoak eraikita. Baina sarritan zaila

egiten zaio gauzak zehaztasunez esatea.

45

B1

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!