HENAC
HENAC
HENAC
Create successful ePaper yourself
Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.
HENAC

Hizkuntza-jarduerak eta estrategiak Elkarreragina

6- Gai da ipuinak, liburu eta filmen laburpenak eta eguneroko bizimoduari

buruzko pasadizoak ulertzeko, gai ezagunekoak eta argi egituratuak

badira.

7- Gai da, herri-aldizkarian edo auzoko aldizkarian, berri laburretako

informazio nagusia ulertzeko, eta baita xehetasun batzuk ere: istripuak,

gertaera bitxiak…

8- Gai da zerbitzu-zerrendetan informazio praktiko eta espezifiko erraza

aurkitzeko, garraioez, saltokiez edo landetxeez: helbideak, ordutegiak,

garraio-motak, informazio osagarria…: WEB-orrietan, esku-orrietan,

tabernetako karteletan, informazio-oholetan…

9- Gai da interesatzen zaion informazioa lortzeko, salerosketez eta bere

formazioaz (egunkariko iragarkietan eta WEB-orrietan): zer dagoen

salgai, nolakoa den eta zenbat balio duen, ikastaro bati buruzko

xehetasunak…

10- Gai da norbait zerbaitekin ados dagoen edo ez ulertzeko, iritzia modu

argian eta soilean idatzita badago.

A2 ULERMEN-ESTRATEGIAK

1- Gai da eguneroko gai arruntei buruzko testu edo adierazpen laburretan

zentzu orokorra erabiltzeko, ezagutzen ez dituen hitzen esanahia

testuingurutik abiatuta ondorioztatzeko.

3.2.2. A2 Elkarreragina

A2 AHOZKO ELKARRERAGINA

Orokorra: gai da elkarrizketa laburretan parte hartzeko, egitura errazetan,

behar badu, solaskideak lagunduz gero. Gai da informazioa eta ideiak

trukatzeko eguneroko bizitzako gaiei buruz.

1- Gai da oso galdera errazak bat-batean egiteko eta erantzuteko, aurrez

aurre edo telefonoz. Zailxeagoak badira, batez ere iraganeko kontuez,

errepikatu behar izaten zaio, eta erantzuna formulatzen lagundu.

2- Gai da gizarte-harremanetan kortesiazko ohiko formulak eta oinarrizko

informazio-trukeak ongi erabiltzeko eta ulertzeko, aurrez aurre edo

telefonoz: agurtu, norbaitek zein bizimodu duen galdetu, barkamena

eskatu eta onartu, informazio pertsonala trukatu…

35

A2