03.10.2012 Views

HENAC

HENAC

HENAC

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

HENAC

Hizkuntza Hizkuntza-jarduerak jarduerak eta estrategiak Ulermena

4- Gai da pertsonen deskribapen psikologikoak ulertzeko, batez ere

adjektiboetan oinarritutakoak (aldartea, tristura, grina…), ohiko

elkarrizketa edo kontaketetan: norbaitek nola sentitzen den kontatzen

duenean, beste baten izaeraz ari direnean…

5- Gai da kontaketa eta narrazio laburretan gehiena ulertzeko: egunerokoak,

ipuinak, ametsak, ezbeharrak, pasadizoak, liburuen eta filmen laburpen

sinpleak…

6- Gai da telebista, irrati edo grabazioetako ideia nagusiak ulertzeko,

eguneko kontuez edo gai ezagunez ari direnean: albiste laburrak, berriak,

elkarrizketa informalak, auzokoen gatazkak, agenda eta ikastaroak,

errepideen egoera, eguraldiaren iragarpena, kirol emanaldia, magazin eta

dokumental arinak, reality show-ak... Mesedegarria zaio ahoskera argia

eta motela, eta irudien laguntza.

7- Film eta telesailak ulertzen ditu, elkarrizketak errazak badira, eta gaiak

arinak. Xehetasun asko galtzen du, dena den.

8- Gai da azalpenen eta informazioen hari nagusia ulertzeko, eguneroko

kontuez (aurrez aurre, edo komunikabideetan): etxebizitzak, langileen

eskaerak, laneko ohiko elkarrizketak, auzokideen gorabeherak…

9- Gai da inguruko elkarrizketen eta eztabaiden hari nagusia ulertzeko,

euskara estandarrean ari badira, eta eguneroko kontuez: sukaldaritza,

harremanak, txikitako kontuak, lana... Dena den, gauzak maiz errepikatu

eta argitu egin behar zaizkio.

10- Gai da eztabaida informal edo errazetan hitz egiten ari direnen iritzia

ulertzeko, argi eta poliki hitz egiten badute. Aldeko eta kontrako argudio

nagusiak ulertzen ditu, gai ezagunez ari badira: ekologia, elkartearen

arazoak, udalaren azken erabakia…

B1 IDATZIZKO ULERMENA

Orokorra: gai da argi eta euskara estandarrean sortutako testuen ideia

nagusiak eta hainbat xehetasun ulertzeko, gai ezagunei buruzkoak badira,

eguneroko testuinguru ezagunetan (batez ere harremanetan eta aisialdian).

Testuok egitura linealekoak izan ohi dira, ez oso luzeak. Kohesioa eta

koherentzia argikoak izan ohi dira, eta lexiko errazekoak. Bestalde, ez du

igorlearen jarrera edo aldartea zein den antzemateko nahiko baliabiderik, argi

esana ez bada.

1- Gai da, testu labur nahiz luzeetan, bere intereseko jarraibideak

xehetasunez ulertzeko: elkarteen arauak, lan-ohar errazak… Gai da,

orobat, autolaguntzarako testu errazak ulertzeko, aldizkari eta

41

B1

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!