26.08.2013 Views

Jendeaurreko debateak euskaraz - b08normalkuntza

Jendeaurreko debateak euskaraz - b08normalkuntza

Jendeaurreko debateak euskaraz - b08normalkuntza

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Sarrera

debateetan. Nahiz eta helduen hitz-txanda batzuk benetan luzeak izan, gutxitan egoten

da beste solaskide baten aldetik mozketarik.

Bronckartek (1996) dioenaren ildotik, hiztun batek bere komunikazio beharrak

asetzeko gehienetan jadanik eskura dituen testu-moldeetara jotzen du. Ideia hori lotua

dago hiztunak testu-moldeez egiten duen irudikatzearekin, hau da, debate baten parte

hartu behar dugula esaten zaigunean, nola ulertzen dugun debatea zer den eta ze

ezaugarri dituen. Gogoratu behar dugu, halaber, debatea zer den eta zer ez den

barneratzerakoan nahaste bat baino gehiago eragiten dutela hedabideetan debatearen

izenean egiten diren sasi-debate edo debateen karikaturek. Debatea borroka bat

moduan irudikatzen da saio horietan, ikuskizun bat, eta helburua —eta horretarako

zeinahi baliabide erabil daiteke— norberaren ikuspuntua inposatzea da. “Debate”

horien helburua ez da inolaz ere auzi-arazoa konpontzeko elkarrekin aurrera egitea.

Guretzat, ordea, garrantzitsua da debatearen izaera kooperatiboa azpimarratzea. Gure

ikasleek askotan —hala ikusi ahal izan dugu corpusa jasotzeko prozesuan ikasleei egin

genien galdera.sortaren emaitzetan—hedabideek zabaltzen duten debatearen irudia dute

barneratua, eta halaxe jokatzen saiatzen dira debate baten parte hartzeko eskatzen

zaienean: batak besteari besterik gabe kontra eginez, besteak baino ozenago hitz eginez,

bakoitzaren ikuspuntua sutsuki defendatuz, besteen ikuspuntu eta esanekin aberastu

gabe…

Ikuspuntuaren arabera debatea desberdin definitu eta ezaugarritu da. Guretzat,

garrantzitsua izan da debatearen izaera publikoa azpimarratzea —Bajtinentzat

(1929/1995) genero sekundario edo konplexua litzateke—; horrek esan nahi du,

formala dela eta, ez hori bakarrik, debate baten parte hartzen duen partaideak bi entzule

izan beharko dituela kontuan, batetik, solaskidea, eta bestetik, debate horren entzuleria.

Horrek, gure azterketan ikusiko dugun moduan, eraginak izango ditu, besteak beste,

maila diskurtsiboan.

Bestearen presentzia —ez ezinbestean zentzu fisikoan, baizik eta alteritatean

zentzuan— beti dago, oraintxe esan dugun moduan, debatean bestea ez da solaskidea

bakarrik, debate horrek eragin asmo dituen entzuleak edota testuz kanpoko hiztunak

ere kontuan izan beharreko bestea dira. Bestea badagoela eta horren presentzia testuan

19

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!