26.08.2013 Views

Jendeaurreko debateak euskaraz - b08normalkuntza

Jendeaurreko debateak euskaraz - b08normalkuntza

Jendeaurreko debateak euskaraz - b08normalkuntza

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Sarrera

Behin eta berriz aipatu ditugu diskurtso zuzena eta zehar diskurtsoa, hala ere,

ikerketa berri gehienetan bi estilook ez dira gramatiketan agertu ohi diren moduan

banatuta eta bi multzo definitu moduan aurkezten, continuum bateko sekuentzia

moduan baino. Egiturak beti ez dira “garbiak”: testu unitate baten estilo bat baino

gehiago ager daiteke (esate baterako, ahozko sarrera faltsuen ondorioz), aipu bakarrean

estilo biak egon daitezke (“Gorkak esan du Mikelek esan diola bihar euria egingo du”),

“esan dugun moduan...” erakoak eta abar. Alabaina, uste dugu aipuak continuum

horretan mutur batetik edo bestetik hurbilago lerratu ditzakegula, eta bide horretatik, gu

saiatu gara estilo zuzena eta zehar estiloa bereizten. Egitura horien arteko

desberdintasunak forma, erabilera zein funtzioa kontuan hartuz azalduko ditugu, eta

gramatikak eskaintzen ez dizkigun irizpide orokor batzuk finkatzen ere saiatu gara;

hainbat mailatako irizpideak: hasi prosodiatik eta dialektologiara.

Esan berri dugu debatean bestearen iritziak zein hitzak jasotzea ezinbestekoa dela

eta horretarako baliabide oso egokia dela diskurtso erreferitua. Baliabide hori

aukeratzerakoan beste arrazoi bi ere izan ditugu kontuan: alde batetik, lehen aipatu

dugun moduan, gure corpuseko subjektuen izaera —gaztetxoak 3 dira eta, hortaz,

helduek baino esperientzia kultural eta sozial txikiagoa dute—; eta beste aldetik, gure

ikerlanaren guraria etorkizunean debatearen irakaskuntzarako baliagarria izan daitekeen

azterketa egitea da. Hori horrela, kontzientea eta markatua den bestea kontuan hartzeko

bideak aztertzea interesatzen zaigu bereziki.

Lehenago ere esan dugu gure azterketarako testu enpirikoak erabili ditugula.

Sarrera honen lehen lerroetan esan dugu Bronckartek (1996) hizkuntzaren azterketa

testu enpirikoetatik abiatuta egin behar dela esaten duela. Guk halaxe egin dugu (gure

corpusa eta horren tratamendurako erabilitako baliabideak 4. kapituluan deskribatu

ditugu) eta bi modutako ekoizpenak jaso ditugu.

3 Gaztetxo deituko ditugu lan honetan 12-14 urteko nerabeak.

23

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!