26.08.2013 Views

Jendeaurreko debateak euskaraz - b08normalkuntza

Jendeaurreko debateak euskaraz - b08normalkuntza

Jendeaurreko debateak euskaraz - b08normalkuntza

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Ahozko hizkuntza: hurbilpena

Gure lanerako oinarri teorikoa Bronckart (1985a, 1996) eta berak proposaturiko

interakzionismo sozio-diskurtsiboa dira. Ikuspegi horretan azpimarratzen da

hizkuntzaren komunikatzeko funtzioa, hizkuntzaren funts soziala nabarmentzen;

hizkuntza gizakiok dugun elkar eragiteko tresna gisa irudikatzen da. Horrek azterketa

egiteko orduan begi-bistako ondorioak ditu: hizkuntza ez da soilik zeinu multzo handi

bat balitz bezala aztertzen, esaldiaz gaindi, ekoizpen testuingurua ere aintzat hartzen du

ikerketa ildo horrek eta hizkuntza testu enpirikoetatik aztertu beharra azpimarratzen du.

Hiztun batek behar komunikatibo bati aurre egin behar dionean, badu hizketa-egintza

horri buruzko eta egoera horretan erabili beharreko testu-moldearen inguruko

irudikapena, eta bere aurrezagutzen arabera, bere ekoizpena modu batekoa edo

bestekoa izango da; modu honetan, behar diskurtsiboen arabera, baliabide batzuk edo

beste batzuk erabiliko ditu. Hurrengo lerroetan ikuspegi horren berri modu

zehatzagoan emango dugu.

2. AHOZKOA AZTERTZEKO MARKO TEORIKO

BAT (BRONCKART, 1996)

Oraintxe esan dugu: azterketa hau egiteko hizkuntzaren ikuspegi sozio-

diskurtsibotik abiatu gara. Ikuspegi honetan hizkuntza bere erabileran aztertzea da

helburua, horretarako gramatikak kontuan hartu ezin dituen zenbait elementu ere

aztergai bihurtzen da: testuingurua, helburua, ekoizlea eta hartzailea eta abar eta abar.

Larringanek (1998) aipatzen du hizkuntzaren zertarakoari buruz bi ikuspegi nagusi

antzeman daitezkeela, alde batetik, ikuspegi errepresentazionalista, eta bestetik, ikuspegi

komunikatiboa. Lehenengoak hizkuntza mundua eta pentsamendua irudikatzeko

tresnatzat du, hau da, hizkuntzaren ahalmen nagusia hizkuntzaz kanpoko entitate

desberdinak irudikatzea da. Ikuspegi komunikatibotik, berriz, hizkuntzaren

komunikatzeko funtzioa nabarmentzen da, gizakia soziala den heinean, hizkuntza

gauzak egiteko eta elkarri eragiteko erabili ohi delako ideia dago atzean. Horri batzuk,

Bigas (2000) kasu, hizkuntzaren funtzio ludikoa gehitzen diote. Funtzio horretan

hizkuntza ez da pentsatu edo komunikatzeko tresna, baizik eta jolas edo atsegin

objektua.

35

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!