26.08.2013 Views

Jendeaurreko debateak euskaraz - b08normalkuntza

Jendeaurreko debateak euskaraz - b08normalkuntza

Jendeaurreko debateak euskaraz - b08normalkuntza

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Sarrera

Hala ere, esperientzia aberasgarriak ez zuen muineko arazoa konpontzen:

azterketa egiteko corpus gabe gaztetxoen debaterik gabe jarraitzen genuen. Hainbat

aukeraren inguruan gogoeta egin genuen, gogoeta horren joanean telebistatik bilduak

genituen bost debateren aurreazterketa egin genuen, eta konturatu ginen ekoizpen

horiek bai betetzen zituztela guk eskatutako gutxienekoak, hala, digitalizatzea eta

transkribatzea erabaki genuen. Debate horiek ETBn emititu ziren “Hori da arrazoia”

saioaren barruan, 12-14 urte arteko gaztetxoek parte hartzen dute eta Joxe Felipe

Auzmendik aurkeztu eta gidatzen du.

Behin corpusa erabaki, bildu eta transkribatuta eta azterketarako unitatea mugatuta

—diskurtso erreferitua— horren inguruko hainbat galdera planteatu genituen eta horiei

erantzunak emateko hainbat osagai behatu eta aztertu ditugu (5. eta 6. kapitulua). Beste

ezer baino lehen argitu gura dugu, lan honen hainbat adibidetan —edota

transkripzioetan— ikus daitekeen moduan, gaztetxoek beti ez dituztela euskararen

gramatika arauak errespetatzen. Komunztadura, konkordantzia... arazoak han eta

hemen ikus daitezke, baita esperoko ez genukeen erregistro eta lexikoaren erabilera ere:

erdal kalkoak, egoera ez-formalei dagozkien berbak... Nahiz eta datu zehatzik ez izan,

susma genezake egoera sozio-linguistiko oso desberdinetan hazitako gaztetxoak direla,

batzuek estandarra erabiltzen dute euren jardunean, beste askok, ostera, euskalki bat

edo beste.

Lan honetan gure helburua ez da arauaren edota estandarraren erabileraren

baloraziorik egitea, ez dugu euskalkia aldaera gisa hartu eta ez ditugu aintzat hartu

oraintxe aipatu ditugun arau-hausteak. Gure helburua diskurtsibo-pragmatikoa da eta

helburu horrekin zuzentasun ebaluazioak ez dira nahitaezkoak. Esate baterako, (2) eta

(3) adibideak ekoitzi dituzten gaztetxoek ez dute euskararen gramatika araua betetzen,

baina lortu dute bestearen hitzak berera ekartzea.

(2) AE bai / baina nire aitak telebista ikusten duela /

bestean egiten dut lan // eta esaten dut / ba zurekin hitz egin

behar dut // bai / bai // gero / gero // eta akabuan beti

gertatzen da ez dugula hitz egiten (HdA gurasoak: 24)

25

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!